Programazioko eta zibersegurtasuneko bootcamp-ak hasi dira.

BBK-k BBK Kuna-n martxan jarri ditu Programazio Bootcamp-ak (Full Stack .Net) eta Zibersegurtasuna, langabezian dauden pertsonei zuzenduak. Prestakuntza horiek enplegagarritasunaren % 80tik gorako indizeak dituzte.

Bi bootcamp-ak euskal gazteen artean kalitatezko enplegua sustatzeko eta prestakuntza-jarduerak abian jartzeko helburuarekin sortu dira, laneratze optimoa bermatuz. 12 asteko iraupenarekin, BBK-k bi prestakuntza-proposamen horiek bultzatzen ditu, honako hauetan arreta jarriz:

Bootcamp Zibersegurtasuna: zibersegurtasuna da talentu-arrailetako bat. Bootcamp honekin, BBK-k beharrezko prestakuntza-baliabideak jartzea erabaki du, Bizkaia ere eremu horretako espezialisten sehaska izan dadin.

Bootcamp programazioa (Full Stack. Net): helburua ikasleak beharrezko ezagutzekin hornitzea da, web-ean oinarritutako software-sistema dinamikoak garatzeko. Ikasleek software profesionalaren garatzaile batentzat beharrezkoak diren oinarrizko informatikaren kontzeptuak eta teoria ulertuko dituzte.