BBK-k gaitasun digitalei buruzko prestakuntza-ikastaro trinkoak jarri ditu abian

BBK-k bere bootcamp-en beste deialdi bat egin du. Euskal gazteen artean, laneratze egokia bermatzeko, kalitatezko enplegua sustatzea helburu duen prestakuntza-gunea da.

Horretarako, BBK-k The Bridge talentu digitalaren lehen azeleratzailearekin bat egin du, egungo lan-merkatuaren beharrizanetara egokitutako bootcampak eskaintzen ditu eta arlo horretan esperientzia handia du, Madril, Valentzia eta Sevillako zentroekin.

Edizio berri honetan 4 espezialitatetarako izen-emateak ireki dira: Full Stack Web Garapena, Data Science, Zibersegurtasuna eta UX UI produktu digitalaren diseinua, full time eta part time modalitateetan.


BBKren proiektu honen helburua da euskal herritarren artean gaitasun digitalen inguruko prestakuntza sustatzea, mundu teknologikoarekin lotutako profil profesionalen eskaria eten barik ari baita hazten.

BBK-k beharrezko prestakuntza-baliabideak jartzea erabaki du, lanbide digital berrien munduan Bizkaia espezialisten sorleku izan dadin.

BBK Bootcamp otsailaren 13an hasiko da, bi ikastaro-modalitate eskainiz: batetik, full time (16 aste) eta, bestetik, part time (26 aste). Biak ala biak lan-merkatuan oraina eta etorkizun handia duen sektore honetara bideratuta daude.

Bootcampa BBK Kunan ─GJHen Etxean─ eta BBK Sasoikon egingo da.

BBK-k finantzaketa-sistema garrantzitsua eskainiko die Bizkaian bizi diren eta langabezian edo azpienpleguan dauden ikasleei: edozein ikastarotan trebatu ahal izango dira, ordaindu beharrik izan barik. Lan egonkorra eta ondo ordaindutakoa lortzen dutenean, orduan hasiko dira hileko kuoten bidez prestakuntza ordaintzen.

BBK aitzindaria izan zen Euskadin ‘coding BOOTCAMP’ prestakuntza sartzen. 2018. urtean, talentua erakartzeko eta sortzeko estrategiaren barruan, prestakuntza trinko hori eskaintzen hasi zen, informatika-programazioaren arloan gaitasun profesionalak garatzeko. Azken urte hauetan, BBK Bootcampek dozenaka “Full Stack” garatzaile trebatzea lortu dute, hau da, euskal startup teknologikoek gehien eskatzen duten profiletako bat. Izan ere, parte-hartzaileen % 80k baino gehiagok aste gutxiren buruan lortzen du lana.

Bootcamp hauetarako izen-ematea zabalik dago, eta webgunean egin daiteke HEMEN.