BBK-k urtarrilean abiaraziko du bere lehen Bootcampa Zibersegurtasunean

Zibersegurtasunean dagoen talentu-arrakala da enpresa handientzat arreta-gune bat.  Orain, beharrezko prestakuntza-baliabideak jartzea erabaki du BBK-k, Bizkaia zibersegurtasunaren munduan ere espezialisten sorleku izan dadin. Urtarriletik aurrera, Fundazioak BBK CyberBootcamp abiaraziko du, 12 asteko ikastaro trinkoa, lan-merkatuan orain eskaera handia duen eta eta etorkizunean izango duen sektore honetara bideratua. Lehen edizioan, % 100 banku-fundazioak finantzatuko du.

Bootcampa urtarrilean hasiko da, 15 eta 20 ikasle bitarteko talde batekin, eta batez ere praktikoa izango da.  Trebetasunak garatzen laguntzeko eta zibersegurtasunaren arloan profesional gisa lana lortzeko pentsatuta dago.  Zibersegurtasunaren esparruan oinarrizko kontzeptuak ikasteko aukera izango da, baita Bootcampean ikasitako guztia hartuko duten agertoki errealak ere.

Zibersegurtasunari buruzko lehen Bootcamperako izen-ematea irekita egongo da abenduaren 15era arte BBKren webgunean.