BBK Kuna 2030 Kideak pribatutasun-klausula
Datu pertsonalak babestea
Formulario honen bidez emandako datu pertsonalak Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria – Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioak eta BBK Fundazioak (IFK G-48412720 eta G-48644371 dutenak, eta aurrerantzean BBK) tratatuko dituzte, tratamenduaren arduradun gisa, BBK KUNA 2030 KIDEAK deialdian izena emateko zure eskaerari erantzuteko.
Proiektu hau UNESCOren lankidetzarekin gauzatzen da, baina erakunde horrek hautagaien aurre-hautaketan soilik parte hartuko du; beraz, erakunde parte-hartzaileen datuak aldi batez tratatu ahal izango ditu erakunde horrek, hautagaien aurre-haukeraketan parte hartzeko helburuarekin bakarrik.
Datuak helburu horrekin tratatuko dira deialdiak irauten duen bitartean. Gero blokeatu eta gorde egingo dira, tratamendutik erator litezkeen balizko erantzukizunei aurre egin ahal izateko.
Tratamendu hau legitimatzen duen oinarri juridikoa zure adostasun edo baimena da, eskaera bidaltzeko unean adierazia. Datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharra dagoenean izan ezik.
Edozein unetan, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, mugatzeko, transferitzeko edo baimena ezeztatzeko eskubideak egikaritu ahal izango dituzu ohiko postaz aipaturiko helbidera idatzi eta NANaren edo dokumentu baliokidearen kopia aurkeztu, harremanetarako formulario honen erabiltzaile gisa zeure burua identifikatu eta eskaera zehaztuta. Datu pertsonalak babesteko eskubidea urratu egin zaizula uste baduzu, erreklamazioa jarri ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (www.aepd.es) aurrean.