Urazurrutiako tunela kolorez beteko dugu
Asko dira Bilbo Zaharreko fatxadak eta hormak kolorez bete dituzten artista urbanoak, hainbat gairen inguruko mural handiekin. BBK Kuna-GJHen Etxeak izen berri bat gehitu nahi dio zerrenda horri, Urazurrutiako kaia eta Martzanako kaia lotzen dituen tunela, San Anton zubiaren azpian, edertzeko artista bilatuz.
Horretarako, martxoaren 6tik apirilaren 30era, GJHen Etxeak gizarteari, oro har, eta, bereziki, Bilbon bizi diren artista plastiko, urbano eta hasi berriei irekitako deialdia jarri du abian.
Obraren gaia librea izango da, baina positiboki baloratuko da auzoko errealitateak, GJHak edo BBK Kuna proiektua kontuan hartzea. Era berean, horma-irudi edo muralak kontuan hartu beharko du herritarren parte-hartzea –egiteko garaian– eta/edo interakzioa –behin osotu ostean–, adibidez, Bilboko bizilagunek osotuko dituzten espazioak erreserbatuz, edo interakzio edo elkarrekintza errazten duten teknikak erabiliz.
Mural Proiektu Onenarentzako saria 3.000 eurokoa izango da.
Epaimahaia sei lagunek osotuko dute, eta BBK-ko ordezkariek, Auzoko Aholku Batzordeko kideek eta artearen eta grafitiaren munduarekin lotutako pertsonek eratuko dute.
Erabakiaren berri maiatzaren 15ean, 13:00etan, emango da BBK Kunan. Irabazleak horma-irudi edo murala egiteko zuzendaritza teknikoa gauzatuko du, eta 2023ko ekainaren lehen hamabostaldian egingo da murala.
Deialdiaren oinarriak HEMEN ikus daitezke.