Kulturarteko Bitakora Koadernoa: 2023ko deialdia
Ilusio handiz kontatzen dizugu BBK Kunan, GJHen Etxean, UN Etxea-UNESCOrako Euskadiko Elkartearekin lankidetzan, Kulturarteko Bitakora Koadernoa Ikaskuntza Komunitatea mantentzen dugula eta zu ere bertoko kide izatea gura dugula.
Komunitateak, bere bizitzako lehen hilabeteetan, gune bat sortu du arteetatik eta kulturatik gogoeta egiteko gure euskal gizartean nola eragiten diogun elkarri, zelan sentitzen, elkarrekin bizitzen eta parte hartzen dugun kulturarteko ikuspegi batetik. Baterako sormenetik, beste pertsona batzuekin eta beraiekin batera, gune komun eta partekatu bat sortzen jarraitu gura dugu, irekitasun-giroan, loturarik eta aurreiritzirik gabe, zintzoa izango dena eta obra partekatu bat eraikiko duena.
Irekitasun horrek begirada zabaltzera eraman gaitu, kontakizun berriak sortzeko eta komunitatetik ikusgarritasunean eragiteko. Kulturartekotasunari dibertsitate funtzionala (motorra, sentsoriala eta intelektuala) gehitu diogu, inor atzean ez uzteko konpromisoa hartu duen gizarte baten ezaugarri gisa.
Sormenari eskainitako ingurune batean, euskal eremuan bizi diren eta garatzen diren pertsonen eta kulturen elkarrekintzaren aldeko apustua egingo dugu: berdintasunaz eta desberdintasunaz hitz egiteko eta partekatzeko bide bat, kultura-aniztasuna aintzatesteko eta baloratzeko eta elkarrekintza positiboa eta sortzailea sustatzeko.
Azken emaitza komunitateko kideen kezka, talentu, gaitasun artistiko eta kulturalen araberakoa izango da; baita sortutako sinergiaren araberakoa ere, pertsona bakoitzaren parte-hartze eta adierazpenean oreka hartuta oinarrizko irizpide gisa.
Azken ekintzak euskal komunitatearen aniztasunak aldarrikatzeko gunea izan gura du, kulturarteko adierazpen indibidual eta komunitarioko prozesu natural baten barruan.
Proiektuan parte hartzen duten pertsonak askotarikoak izatea bilatzen dugu, jatorri eta kultura, adin, genero, erlijio, gaitasun, funtzionaltasun eta profil artistikoei dagokienez. Elementu komun gisa, edozein jarduera artistikorekin zuzenean edo zeharka lotutako pertsonak bilatzen dira, eta ez dute profesionalak izan beharrik, artea (kantua, dantza, idazketa, antzerkia, argazkigintza, pintura) maite dutenak baizik. Era berean, komunikatzeko gaitasuna eta enpatia izan beharko lituzkete, irizpide partekatu batekin: Bizkaian bizitzea.
Hainbat hilabetetako prozesuan (2023ko martxoa – azaroa) lan-saioak egingo ditugu (bi astelehenean behin, 17:30etik 19:30era), eta haurtzaindegi-zerbitzua izango dugu behar duzuenontzat.
Gure ustez, gure gizartearentzat balio handikoa izango den esperientzia honetan parte hartzera gonbidatu gura zaitugu.
Ikaskuntza Komunitate honetako kide izan gura baduzu, bidal dezakezu parte hartzeko eskaera, zure bizi-esperientziaren eta kezka artistikoen aipamen labur batekin batera, helbide elektroniko hauetara: kuna@bbk.eus eta juanramon.parrado@bbk.eus.
Era berean, martxoan zehar, 2022. urtean ikaskuntza komunitateak egindako lanari buruzko argazki erakusketaz gozatu ahal izango duzu BBK Kunan.