Arte ikuskizunak: nondik idatzi?
Geroa hemen Ikastaroak
Africa Basque Challenge programak hirugarren edizioa itxiko du BBK Kunan. Kenya, Senegal eta Euskadiko gazteen artean gizarte-ekintzailetzari eta eraginari buruzko prestakuntza-programa Mondragon Unibertsitateak antolatu du.
Africa Basque Challenge ekimenak ekimen sozio-enpresarialen garapena sustatu nahi du, Kenyako landa-komunitateen garapen inklusiboa sustatzeko eta Euskadin zein Kenyan hiri- eta landa-eremuen arteko desberdintasunak murrizten laguntzeko. Ekimenak sustatzeko aukeratutako formatua erronka bat izan da, non talde mistoak, Kenya, Senegal eta Euskadiko 30 gaztez osatuak, euren artean lehiatuko diren proposamenik onena egiteko. Erronka Kenya, Senegal eta Euskadiko gazteen arteko kogarapena sustatzea da, Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko garapen komunaren erronkei aurre egiteko, bi lekuen arteko aliantza eta harreman iraunkorrak sortzen saiatuz.
Afrika Basque Challenge-k 3 helburu nagusi ditu; lehena, hiri-eremuen eta landa-eremuen artean dauden desberdintasun-arrakalak hautsi ahal izateko ekitea, bai Afrikan, bai Euskadin. Bigarrenik, baterako sorkuntzako lehiaketa bat sortzea, inpaktuko ekintzailetza sortuz. Eta, azkenik, kultura arteko ekintzaileen komunitateak sortzea, aldaketa-eragileak eratuz.