Loading Events

BBK network training: Negoziazioaren sekretuak

BBK network talentu eta ekintzailetza sarea da Bizkaian. Ikasi gaitasun berriak eta zabaldu zure kontaktu sarea!

Date 14/03/23

Time 10:00 – 12:00h

Ekintzaile den edonork negoziaketak egiten jakin behar du. Izan ere, enpresa munduan bazkideekin, bezeroekin, etab. akordioetara heltzeko eduki behar den beharrezko gaitasuna baita.

Bilera honetan negoziazio baten garapena eta prozesua aztertuko da, salmentaren eta negoziazioaren arteko ezberdintasunean eta negoziazioaren egituran arreta berezia jarriz. Hurrengo puntuak ikasiko dituzu:

  • hartu beharreko posizionamendua negoziatzeko gaiak planteatzerakoan
  • beste alderdiaren hitzezko adierazpenaren gakoak identifikatzen
  • arau taktikoak: zer lortu nahi dudan eta zer emateko prest nagoen

Negoziazio baten garapena ezagutzeko interesa baduzu, hau da zure training-a. Esperientzia honek negoziazioak kudeatzen eta ixten lagunduko dizu, izan ere, zure burua islatuta ikusiko duzu eta etorkizuneko elkarrizketetan gida gisa balioko dizu.

Horrez gain, elkar ezagutzeko debora edukiko dugu kafetxo bat hartzen dugun bitartean. Anima zaitez! 😉

Partekatu

Próximos eventos

Ekitaldi guztiak

Fuckup Nights Bilbao Vol. VIII

Fuckup Nights mugimendu global bat da, porrot profesionalaren istorioak partekatzen dituena.

Patricia Sornosaren "Picotazos" liburuaren aurkezpena

Datorren maiatzaren 24an, EMARGIk atsegin handiz gonbidatzen zaituzte "Picotazos" Patricia Sornosa umorista eta antzerkigilearen liburu berriaren aurkezpenera.