Haurkuna: Etorkizuneko zirkoa
JOSTAILU-TAILERRA
BBK network talentuaren eta inpaktu-ekintzailetzaren sare nagusia da Bizkaian. Eman izena eta zabaldu zure kontaktuen sarea!
Zure proiektua edo negozioa hasita dago, eta gauza asko planteatzen eta kezkatzen zaituzte. Baliteke, halaber, azkenaldian “inpaktuaren neurketa” esamoldea entzun eta zeure buruari galdetu izana. Interesatu beharko litzaidake? Nola has naiteke?
Erantzuna da argi eta garbi baietz.
Inpaktua neurtzeak aukera emango dizu zure proiektuari fokua emateko, zer arazo konpontzen ari zaren ulertzeko, eta, beraz, erabaki arrazionalak eta planifikatuak hartzeko. Horrek aukera handiagoak emango dizkio zure proiektuari epe luzera bizirik irauteko.
Inpaktua neurtzeko metodologia lehenbailehen aplikatzea, zure erakundearen egoera edozein dela ere, lehiarako abantaila izango da denboran.
Training honetan, inpaktua neurtzeko moduari, kontuan hartzen diren enkoadraketa nagusiei eta partaidetza-dinamika batzuen bidez duen garrantziari buruz hitz egingo dugu. Dinamika horiek guztia erraz ulertzen eta ikuspegi hori gure proiektuetan aplikatzeko prestatzen lagunduko digute.