Loading Events

BBK ODS Eguna

BBK Kuna ireki zeneko lehen urteurrenarekin bat eginez, eta 2030 Agenda Bizkaiko bizilagunei hurbiltzen jarraitzeko helburu sendoarekin, ‘BBK ODS Eguna’k hurrengo hitzorduok proposatzen ditu, guztiak hurbileko kultura-eragileen eskutik eta modu jasangarrian ekoitzita.

Date 29/10/22

Time 10:00 – 23:00h

Partekatu

BBK-k datorren larunbatean, urriaren 29an, ‘BBK GJH EGUNA’ ospatuko du, kultura eta aisialdiarekin hitzorduz beteriko eguna, Bilbora hurbiltzen diren guztien artean Garapen Jasangarrirako Helburuak zabaltzea izango delarik ardatza.

Doako 18 jarduera ludiko eta kultural izango dira, 17 + 1 GJHetako bakoitzeko bana, publiko guztiei zuzenduta.

Tailerrak, erakusketak, antzerkia, laser ikuskizuna, dantza, artea edo moda jasangarriko desfileak izango dira hiriko gune enblematikoetan, urrezko amaiera izango duen egun batean zehar: Fuel Fandango bandaren eta Olatz Salvadorren kontzertua Etxebarriako parkean.

Próximos eventos

Ekitaldi guztiak

Haurkuna: Ilusio optikoak

JOLAS TRADIZIONALAK ETA GORPUTZ-ADIERAZPENEKOAK

BBK network afterwork: Pitch College

BBK network talentu eta ekintzailetza sare nagusia da Bizkaian. Eman izena eta zabaldu zure kontaktu sarea!