Data
10/03/23 – 25/03/23
Ordua
17:00 – 21:00h
Iaz, BBK Kunan gune egonkor bat sortu zen, Kultura arteko Bitakora Koadernoa Ikaskuntza Komunitatea deitzen duguna; kultura-desberdintasun eta -nortasunetik abiatuta, esperientziak eta jakintzak garatzeko eta partekatzeko prest zeuden hainbat jatorri eta kulturatako pertsonekin eratu zen.
Sormenetik eta elkarrekintza positibotik abiatuta, jatorri desberdineko pertsonek kultura-aniztasunari buruz berba egin zuten.
Azken emaitza ekitaldi artistiko bat izan zen, ikaskuntza-komunitateak BBK Salan egindako prozesuaren erakusgarri, non euskal komunitatearen kultura-aniztasuna aldarrikatu baitzen.