Erakunde feministen eta emakumeen eta giza eskubideen erakundeen eginkizuna funtsezkoa da genero-ekitatea eta giza eskubideak 2030 Agendako ardatz nagusiak izango direla ziurtatzeko, eta gogor borrokatu dute giza eskubideen printzipioak eta betebeharrak agendan islatu daitezen. Jardunaldi honetan GIHen eta emakumeen eskubideen arteko harremana ulertzen saiatuko gara, 2030 Agenda modu eraginkor eta eraldatzailean egia bihurtze aldera aurrera egiteko modua.
Helburuak:
2030 Agendaren eta emakumeen eskubideen arteko erlazioari buruzko ezagutza bultzatzea, giza garapen jasangarrirako gako elementu gisa.
Emakumeen eskubideen esanahiari, inplikazioei eta aurrerapenei buruzko hausnarketa egitea 2030 Agendan.
Emakume talde desberdinen borroken errealitateari buruzko esperientziak ezagutzea
Parte hartuko dute:
Cecilia Robles, Nazio Batuen, Nazioarteko Erakundeen eta Giza Eskubideen zuzendaria.Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioa.
Nieves Fernández,UNESCO Etxeko lehendakaria.
Arantza Acha, UNESCO Etxeako zuzendaria.
Almudena Rodríguez, l’Associació de Drets Sexuals i Reproductius elkarteko Eragin Politikoko arduraduna eta Europako eta Erdialdeko Asiako Women Major Group taldeko koordinatzailea.