Loading Events

FSForum2022: “21distritos”, erdigunea multzoa denean – Adrián Sepiurca

FSForumek nazioarteko kultura- eta gizarte-liderrak elkartzen ditu, kulturari eta gizarte-berrikuntzari buruzko gogoeta sustatzeko, gizarte gizatiarragoak eta positiboagoak eraikitzeko motor nagusi gisa.

Date 12/05/22

Time 18:00h

Partekatu

Adrián Sepiurca argentinarra Madrilen bizi da, eta “21distritos” programaren koordinatzaile artistikoa da. Programa honek kultura hiriko txoko guztietara iristea sustatzen du, hainbat diziplinaren bitartez. “21distritos”auzoetan kultura dinamizatzeko eta suspertzeko proiektu bat da, Madrilgo Udaleko Kultura, Turismo eta Kirol Arloak bultzatua. Lantaldeak kultur eragileen eta herritarren arteko elkarrizketa sortzeko lan egiten du, kultura modu seguru, inklusibo eta iraunkorrean txoko guztietara eramateko. Bere lanaren zati bat etxerik gabe eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonentzako prestakuntza eta garapen pertsonaleko ikastaro artistikoen bidez egiten du, gizartean eta lan-munduan txertatzen laguntzeko.

Próximos eventos

Ekitaldi guztiak

Fuckup Nights Bilbao Vol. VIII

Fuckup Nights mugimendu global bat da, porrot profesionalaren istorioak partekatzen dituena.

Patricia Sornosaren "Picotazos" liburuaren aurkezpena

Datorren maiatzaren 24an, EMARGIk atsegin handiz gonbidatzen zaituzte "Picotazos" Patricia Sornosa umorista eta antzerkigilearen liburu berriaren aurkezpenera.