Loading Events

FSForum2022: Diplomazia Musikala: musika mintzo denean, guztiek ulertzen dute – Paolo Petrocelli

FSForumek nazioarteko kultura- eta gizarte-liderrak elkartzen ditu, kulturari eta gizarte-berrikuntzari buruzko gogoeta sustatzeko, gizarte gizatiarragoak eta positiboagoak eraikitzeko motor nagusi gisa.

Date 19/05/22

Time 19:00h

Partekatu

Paolo Petrocelli goi-mailako kultura-kudeatzaile eta unibertsitateko irakaslea da, kultura, arteak eta hezkuntza mundu-mailan hazkunde, garapen eta aldaketarako ezinbesteko elementu direla uste du irmo. Kremonako Harien Stauffer Zentroaren (hari-instrumentuei osoki eskainitako goi-mailako hezkuntzarako nazioarteko lehen musika-zentroaren) sortzaile eta zuzendari nagusia da. Diplomaziaren eta musika-hezkuntzaren bidez bakearen kultura sustatzea helburu duen EMMA for Peace erakundearen sortzailea eta lehendakaria da Paolo, UNESCOrako Italiako Gazteen Elkartearen sortzailea eta ohorezko lehendakaria, eta Bake Nobel Sarien Munduko Goi Bilerako kultura-diplomaziaren arduraduna. Nazioarteko erakunde, musika-erakunde eta artista ospetsuenetako batzuekin lan egindakoa da, hala nola Nazio Batuekin, Europako Batzordearekin, Erromako Operarekin eta Coldplay-rekin. 2022an, Friends of Europe think tank-ak Europan eragin handieneko 40 gazteen artean hautatu du, eta Europako Gazte Lider izendatu du. 

EMMA for Peace (Euro Mediterranean Music Academy) irabazi asmorik gabeko nazioarteko erakunde handienetako bat da, Europan, Ekialde Hurbilean eta Mediterraneo aldean diplomaziaren eta musika-hezkuntzaren bidez bakearen kultura sustatzeko helburua duena.

Próximos eventos

Ekitaldi guztiak

BBK network training: Komunikatzeko, saltzeko

BBK network talentuaren eta inpaktu-ekintzailetzaren sare nagusia da Bizkaian. Eman izena eta zabaldu zure kontaktuen sarea!

Las Zorras del Pozo

Microteatro - Mikroantzerkia

BBK network training: Ekiteko brandinga

BBK network talentuaren eta inpaktu-ekintzailetzaren sare nagusia da Bizkaian. Eman izena eta zabaldu zure kontaktuen sarea!

BBK network afterwork: Christmas edition

BBK network talentuaren eta inpaktu-ekintzailetzaren sare nagusia da Bizkaian. Eman izena eta zabaldu zure kontaktuen sarea!