Haurkuna: Etorkizuneko zirkoa
JOSTAILU-TAILERRA
Googazek errealitate birtuala eta garapen jasangarriko helburuak uztartzen dituen ekitaldi batekin itxi du 5. edizioa
Googazen 5. edizioak errealitate birtuala eta garapen jasangarriko helburuak uztartzen ditu, eta Bizkaiko erakunde publikoen, enpresen, ikastetxeen eta gazteen arteko zubia sortzen du, GJHen erronkei teknologiaren bidez aurre egingo dieten ereduak gizarteratzeko.
Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, BBK Kuna eta Virtualware ekitaldian izango dira gizarte gisa GJHei buruz lan egiteko, aurre egiteko eta kontzientziatzeko dugun erantzukizuna eta teknologiak horretan guztian izango duen rol garrantzitsua eztabaidatzen.
Bestalde, Biobizkaiko eta Osakidetzako (Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzeta ESI) profesionalen eskutik, gazteen artean GJHko 3. mailari (osasuna eta ongizatea) buruzko kontzientziazioan eta prebentzioan egindako lanaren garrantziaz eztabaidatuko dugu.
Ekitaldiaren amaieran, sariak emango zaizkio talde irabazleari, errealitate birtualeko jokoa sortzeagatik. Bertan, hirugarren GJH honi buruzko kontzientziazioa lantzen da: osasuna eta ongizatea.