Saio honetan lupa magiko bat sortuko dugu. Kartoi mehe eta zelofan gorri zati batekin egingo dugu. Lupa hau berezia da, berarekin bakarrik ikusi ahal izango dituzulako lan-orrian ezkutatuta dauden arrasto sekretuak; lupa barik, marrazkiak kolore-lerro askoren artean kamuflatuta geratzen dira.
Ondoren, elikagai misteriotsu bati buruzko arrasto ezkutuak dituen orri bat jasoko duzu. Zure lupa magikoaz arrasto edo aztarnak bata bestearen atzetik deskubrituko dituzu. Aztarna guztiak azalduta, elikagai sekretua zein den asmatu ahal izango duzu.
Etorri zaitez Behotsik orkestrak datorren maiatzaren 9an goizeko 12:00etan BBK Kunan antolatutako instrumentu tailerrera. Haurrek orkestra osatzen duten instrumentu desberdinak jotzeko aukera izango dute, ipuin musikal batez gozatuko dute eta […]
Etorri zaitez Behotsik orkestrak datorren maiatzaren 18an goizeko 12:00etan BBK Kunan antolatutako instrumentu tailerrera. Haurrek orkestra osatzen duten instrumentu desberdinak jotzeko aukera izango dute, ipuin musikal batez gozatuko dute eta […]