6. GJHaz, ur garbiari eta saneamenduei buruzkoaz, hitz egingo dugu, izaki bizidun guztiontzat ura zein garrantzitsua den eta ura eskuratzeko aukera bermatzeaz. Pozik egon behar dugu zorte handia dugulako ura eskura izateaz. Ura bizitza dela esaten dugu, planetaren zati handi bat substantzia magiko horrek osatzen baitu, baita gu geu ere. Ur barik ezin gara bizi; izan ere, laboreak ez dira hazten, ez dago landaretzarik, animaliek ez dute elikagairik, ezta guk ere. Hala ere, gure planetako zati askok lehortea pairatzen dute eta pertsona batzuk nekez bizi dira likido preziatu hau barik.
Maketa bat egingo dugu, etxe guztietara ur garbia zelan eramaten den ikusteko. Kartoi lodi handi baten gainean egingo dugu, eta kartoizko eraikin batzuk jarriko ditugu bertan. Ondoren, zirkuituak plastilina urdin argiz edo plastilina zuriz egingo ditugu: Plastilinazko urtegi handi bat eta bertatik etxeetara joango diren plastilinazko zirkuituak aterako dira. Azkenik, uraren zikloa azaltzeko, urtegira ura botako dugu, eta ikusiko dugu zirkuituetan ibiliko dela eta ura etxe guztietara iritsiko dela.
Etorri zaitez Behotsik orkestrak datorren maiatzaren 9an goizeko 12:00etan BBK Kunan antolatutako instrumentu tailerrera. Haurrek orkestra osatzen duten instrumentu desberdinak jotzeko aukera izango dute, ipuin musikal batez gozatuko dute eta […]
Etorri zaitez Behotsik orkestrak datorren maiatzaren 18an goizeko 12:00etan BBK Kunan antolatutako instrumentu tailerrera. Haurrek orkestra osatzen duten instrumentu desberdinak jotzeko aukera izango dute, ipuin musikal batez gozatuko dute eta […]