Haurkuna: Zaporearen esploratzaileak
Zentzumen-jolasa
Eskulanak
Presta zaitez emoji magiko bat, espresioz aldatzen dena, sortzeko. Saio honetan, zapore desberdinak jaten ditugunean zelan sentitzen garen deskubrituko dugu, eta origami interaktibo baten bidez irudikatuko dugu. Ume bakoitzak paperezko irudi bat egingo du, eta, betileak mugitzean, aurpegiera desberdinak erakutsiko ditu aukeratutako zaporearen arabera.
Hasteko, zapore ezagunei eta gure gorputzean sor ditzaketen sentsazioei buruz berba egingo dugu. Ondoren, papera tolesten ikasiko dugu urratsez urrats, betileak mugitzean aurpegiera desberdinak erakusteko aukera emango duen origamia eraikitzeko. Amaitutakoan, ume bakoitzak bere emojiaren espresioak diseinatuko ditu eta horiek eraldatzen jolastuko da, taldearekin partekatuz irudikatzen dituzten sentsazioak.
