Haurkuna: Itsasoa jokoan
JOLAS KOOPERATIBOAK
Data 01/06/24
Ordua 17:30 – 18:30h
14. GJHaz, urpeko bizitzaz, hitz egingo dugu, gure itsaso eta hondartzak nola dauden eta haiek babesteko zer egin dezakegun. Gero, jolasean elkartasun-olde bihurtuko gara, eta gure itsasoa garbituko dugu proba-joko honekin. Eremu bat itsaso gisa itxiko dugu, klarionaz zirkulu handi bat margotuz. Zeta-paper beltz, urdin eta grisez bolak egingo ditugu. Dena zirkuluan jarri eta jokoa hasiko da.
- 1. proba: salba ditzagun arrainak (bola grisak) eta jar ditzagun salbamenduko igerilekuan.
- 2. proba: garbitu dezagun itsasoko galipota (bola beltzak) eta jarri birziklatzeko ontzian.
- 3. proba: orain arrainak itsasora.
Errepikatu egingo dugu ea hasierako denbora hobetzea lortzen dugun.
