14. GJHaz, urpeko bizitzaz, hitz egingo dugu, gure itsaso eta hondartzak nola dauden eta haiek babesteko zer egin dezakegun. Gero, jolasean elkartasun-olde bihurtuko gara, eta gure itsasoa garbituko dugu proba-joko honekin. Eremu bat itsaso gisa itxiko dugu, klarionaz zirkulu handi bat margotuz. Zeta-paper beltz, urdin eta grisez bolak egingo ditugu. Dena zirkuluan jarri eta jokoa hasiko da.
1. proba: salba ditzagun arrainak (bola grisak) eta jar ditzagun salbamenduko igerilekuan.
2. proba: garbitu dezagun itsasoko galipota (bola beltzak) eta jarri birziklatzeko ontzian.
3. proba: orain arrainak itsasora.
Errepikatu egingo dugu ea hasierako denbora hobetzea lortzen dugun.
Etorri zaitez Behotsik orkestrak datorren maiatzaren 9an goizeko 12:00etan BBK Kunan antolatutako instrumentu tailerrera. Haurrek orkestra osatzen duten instrumentu desberdinak jotzeko aukera izango dute, ipuin musikal batez gozatuko dute eta […]
Etorri zaitez Behotsik orkestrak datorren maiatzaren 18an goizeko 12:00etan BBK Kunan antolatutako instrumentu tailerrera. Haurrek orkestra osatzen duten instrumentu desberdinak jotzeko aukera izango dute, ipuin musikal batez gozatuko dute eta […]