Data
17/01/24
Ordua
17:30 – 18:30h
3. GJHaz, osasun eta ongizateari buruzkoaz, berba egingo dugu. Ohitura osasungarriak izatearen eta egunero ariketa fisikoa egitearen garrantziaz eta horrek gure osasunean dituen onurez berba egingo dugu parte-hartzaileekin. Ondoren, elkarrekin jolas egingo dugu, betiko jolasak berritu gura dira, ezarritakoaz bestelako moduan.
- Itsumandoka: oilo txiki bati begiak estali beharrean, beste guztiek estaliko dituzte oiloa aurkitzeko.
- Ezkutaketan: parte-hartzaileetako bat bakarrik ezkutatuko da, gainerakoek aurkitu egin behar dute.
- Katua eta sagua: oraingoan saguak harrapatu beharko du katua.
- Sorginduta: orain ez da geldi bat bakarrik geratuko, baizik eta guztiok geratuko gara, bat izan ezik.
Jolastu ostean, zelan sentitu garen eta nola pasatu dugun marraztuko dugu