Loading Ekitaldiak

III. Bilboko Emakume Migratzaileei Aitorpena argitaratzea

Ekimenaren helburua da Bilboko bizitza sozial eta publikoan emakume etorkinak duen garrantzia aitortzea, eta aniztasuna aitortzeko eta erreferente bihurtzeko agertokiak sortzea.

Data 10/03/22

Ordua 12:00 – 14:00h

Lekua BBK Kuna – Sala Ganbara

Partekatu

Bilboko Udaleko Immigrazio Kontseiluak sustatutako ekimen bat da, xedetzat duena Bilboko bizitza sozial eta publikoan emakume etorkinak duen garrantzia aitortzea eta aniztasuna aitortzeko eta erreferente bihurtzeko agertokiak sortzea.

6 KATEGORIA, HAINBAT HELBURU


Emakumea eta komunitateko agentea: sekzio honek emakumeek auzoetan egiten
duten lan komunitarioa aitortu eta ikusgai jarri nahi du, batzuetan ikusezina izan arren
ehun sozialerako garrantzi handikoa delako.
Emakume ekintzailea: sekzio honetan, ekonomia sozial eta solidarioan proiektu
arrakastatsu eta jasangarriak taldean, elkarteetan edo bakarka garatzen dituzten
emakumeak sartzen dira.
Emakume politikaria: sekzio hau, berriz, politikan eragina duten ekintzak gauzatzen
dituzten emakumeena da, alegia, edozein arlotan politika publikoak eraldatzeko
xedea duten ekintzak, dela alderdi politiko baten barrutik edo dela parte hartzeko edo
gauza publikoetan eragiteko beste gune batzuen bidez gauzatuak.
Emakume artista: atal honetan, aitortza egin nahi zaie arteekin zerikusia duen
edozein jardunetan nabarmentzen diren emakume migratzaileei.
Emakumea eta giza eskubideen defendatzailea: giza eskubideen defentsan
ibilbide bat egin duten emakume migratzaileei agertzen zaie ezagutza, bereziki
garapen jasangarriko helburuekin zerikusia izan dezaketen eskubideak badira.
Emakume gaztea: kategoria honetan, emakume etorkin gazteak bereizten dira, 30
urte artekoak, ibilbidea egina dutenak lehen aipatutako kategorietako beste
edozeinetan.

Próximos eventos

Ekitaldi guztiak

GJHen Eskape Room-a

Ondo pasa BBK Kunan GJHen Escape Roomarekin

Sally Rous DJ

Sarrera dohainik