Haurkuna: Etorkizuneko zirkoa
JOSTAILU-TAILERRA
Ekitaldi hau UNRWA Euskadik Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantza-laguntzarekin garatutako sentsibilizazio-proiektu baten barruan kokatzen da.
UNRWA Euskadik “Euskadiko Komunitate Palestinarraren Memoriaren Kartografia” izeneko azterlana aurkeztuko du, UNA gestión y comunicación koltsultariek garatua. Bertan, jatorri palestinarreko errefuxiatuak eta errefuxiatuak ez direnak Euskadin kokatzeko prozesua, migrazio-ibilbidea eta abiapuntuko baldintzak aztertzen dira.
Azterlan hori egiteko, Palestinako lurralde okupatutik (Zisjordania eta Gazako zerrenda) eta Libanotik etorritako lau gizonen, bai eta Bizkaian jaiotako emakume baten, ama eta aita Palestinakoak dituenak, parte hartzearekin kontatu da. Era berean, ZAS! -eko, Euskadiko Zurrumurruen Aurkako Sarea, bost gizarte-erakunderen ekarpenak jaso dira, errefuxiatuekin eta/edo migratzaileekin lan egiten duena.
Bilboko Udalarekin antolatutako aurkezpen-ekitaldian honako hauek parte hartuko dute: UNRWA Euskadi, Lurralde Palestinar Okupatuaren testuinguru humanitarioa aztertuko duena; Miriam Alonso, ikerketaren egilea, Genero eta Garapenean aditua den aholkularia, eta Mohammad Farajallah Euskadin bizi den palestinarra eta ikerketaren protagonistetako bat, bere migrazio-prozesuari eta Euskadin izandako harrerari buruz hitz egingo diguna.