Haurkuna: Etorkizuneko zirkoa
JOSTAILU-TAILERRA
Sarrera doan.
Petti musikagile, abeslari eta gitarra-jotzaile aparta da. Nafarroan jaioa (Bera, 1973), oso gaztetatik hasi zen musika egiten, eta 1999an argitaratu zuen bere lehen diskoa. Geroztik, beste hamabi atera ditu eta hainbat bildumatan ere parte hartu du. Halaber, gustuko du beste estilo eta diziplinatako artistekin elkarlanean aritzea.
Pettiren musikak berezko nortasuna du. Erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantuak, gitarra jotzeko trebezia eta oholtza gaineko indar basa dira bere ezaugarri nagusiak.
2020ko urriaren 4an estreinatu zuen “Manipulazio Estrategiak” (*Zart, 2020) Guggenheim museoaren aretoan, eta geroztik zuzenekoak etengabe eman ditu formatu desberdinetan.
Kasu guztietan ikuskizun paregabea eta anitza da, blues, rock eta folk kutsuarekin eta egungo musika panoramako talde onenetako baten eskutik.