BBK Zuzenean: Laura Vázquez & Cris Khatan
Sarrera doan.
bilbao kultura social forum
Keishia Thorpe Global Teacher Prize 2021eko irabazlea, ikasle etorkinen eta errefuxiatuen eskubideen defendatzaile eta hezitzailea da. Jamaikan jaio zen eta geroago Estatu Batuetara emigratu zuen, non ingeleseko irakasle bezala ibilbide nabarmena egin duen bigarren hezkuntzan.
Gaur egun, Prince George konderriko eskola publikoetako zuzendariordea da Thorpe. Ingeles Filologian lizentziatua da eta Hezkuntza Lidergoan masterra du. 20 urte daramatza hezkuntzaren munduan eta Gaitasun Globalean eta Kultur eta Hizkuntza Sentikor Irakaskuntzan aditua da. Curriculumaren diseinuan aditua da eta ikuspegi orokor batetik bideratzen du, justizia sozialaren ikuspegitik.
Keishiak irakasleak aholkatu ditu, jardunbide egokiak partekatu ditu eta hezkuntza ministroen aholkulari gisa jardun du. Motibazioko hizlaria da, giza eskubideetan ziurtatutako aholkularia eta ikasle eta irakasleentzat maila guztietan ekitatearen alde borrokatzen duen hezkuntzaren defendatzailea. Bere ahizparekin batera, Treisha Thorpe Dra, Elite International, Inc. U.S.ko sortzaileetako bat eta presidenteordea da. Hau irabazi-asmorik gabeko erakundea da, baliabide urriak dituzten mundu osoko ikasleei zor gabeko unibertsitate-hezkuntza eskuratzen laguntzen die. Helburua mundu osoko irakasleak inspiratzea da, ikasleei kalitatezko hezkuntza eskaintzeko.