Loading Ekitaldiak

“Soledades: Una Cartografía para nuestro tiempo” liburuaren aurkezpena

Gure Bakarzain: Gura bako bakardadea eta zainketak zero proiektuaren barruan, datorren asteartean, urtarrilak 25, BBK Kunan Melania Moscoso eta Txetxu Ausinen “Soledades: una cartografía para nuestro tiempo” (Bakardadeak: gure garairako kartografia) liburua aurkeztuko da.

Data 25/01/22

Ordua 19:00 – 20:00h

Partekatu

Bakardadea honela definitu da: pandemia isila, herrialde industrializatuetan lau pertsonatik bati eragiten diona, eta osasun fisiko eta psikikoan eta hura pairatzen duten pertsonen bizi-kalitatean eragin negatiboa duena. Inposatutako edo gura bako bakardadetzat hartzen da pertsona batek dituen gizarte-harremanen eta izan gura dituenen arteko desadostasun-sentsazio subjektiboa. Nahi gabeko bakardade horren osagaiak dira: beste pertsona batzuekiko loturen kopuruan eta kalitatean dagoen gabezia-esperientzia (deskonexio emozionala), eta gizarte-bakartzea eta sare sozialen gabezia ingurune hurbilean; eta mina, beldurra, larritasuna edo tristura sortzen ditu.

Próximos eventos

Ekitaldi guztiak

Open House Bilbao 2023

BBK Kunak Bilboko ate irekien jaialdi handienean parte hartuko du beste urte batez.

Bideodromo 2023

NAZIOARTEKO ZINE ETA BIDEO ESPERIMENTALEN JAIALDIA