Fashion Revolution Week 2023

Fashion Revolution Week modaren munduko aktibismo-mugimendu handiena biltzen duen urteko kanpaina da; zazpi eguneko jarduerak dira, Rana Plazako fabrikaren kolapsoaren 10. urteurrenaren inguruan.

Fashion Revolution irabazi asmorik gabeko erakundea da, Carry Somers eta Orsola de Castro moda-diseinatzaileek sortua, eta 100 herrialde baino gehiagotan dago munduan. Mugimendu global bat izatea du helburu, pertsonen eta erakundeen ahotsa eta ahaleginak bateratuko dituena moda ekoizteko eta kontsumitzeko modua hobetzeko, moda modu seguru, garbi eta bidezkoan fabrikatuko dela ziurtatuz, eta ekoizpen-kate osoan lankidetza sustatuz.

Urtero ospatzen da, Rana Plaza fabrikaren kolapsoaren urteurrenarekin bat eginez, aurten 10. urteurrena betetzen duelarik. Testuinguru horretan, BBK Kunan topaketak, aurkezpenak, tailerrak eta desfileak izango dira; izan ere, Fashion Revolution Week-ek, bere DNAren barruan, Garapen Jasangarrirako Helburu hartzen ditu.

APUNTATU HEMEN

BBK KUNAKO PROGRAMAZIOA

  • FRW23 HASIERA-EMATEA

Data: apirilak 21, ostirala

Ordua: 18:00

Fashion Revolution-en aurkezpena

  • PHOTOCALL eta TRUKE-KUTXA

Data: apirilaren 21etik 27ra

Ordua: 9:00etatik 20:00etara

Truke-kutxak dagoeneko erabiltzen ez dituzun arropa horiek jasoko ditu beste pertsona batzuek erabil ditzaten

  • ERAKUSKETA: ZURE ARROPAREN BIOGRAFIA DOKUMENTATUA ETA (EZ) BAIMENDUA

Data: apirilaren 21etik 27ra

Ordua: 9:00etatik 20:00etara

Bisita gidatuak + Haurrentzako tailerra: apirilak 22, larunbata, 11:00etan euskaraz / 13:00etan gaztelaniaz

  • BOTIOA TALKS_Dummy-entzako Moda Kontzientea.

Data: apirilaren 21etik 27ra

Ordua: 9:00etatik 20:00era

  • TAILERRA: BIOMATERIALEKIN SORTZEA

Data: apirilak 22, larunbata

Ordua: 12:00

‘Biomaterialekin sortzea’ lantegian biodiseinua lantzen da, artearen eta zientziaren arteko gurutzaketa gisa ulertuta, eta hortik material berriak sortzen dira, besteak beste, egungo arazoei irtenbide estrategikoak ematen dizkietenak.

  • TAILERRA: DELAHERA WAVY TOTE BAG

Data: apirilak 22, larunbata

Ordua: 17:00

Tailer honetan DELAHERA estiloko tote bag bat egingo da, irudimena hegan utziz nahi dituzuen ehunak erabiltzeko.

  • TAILERRA + HITZALDIA: MODA SURFEATZEA

Data: apirilak 23, igandea

Ordua: 12:00

Lekua: MOANA SURF HOUSE. Martxoak 8 kalea, 4. etxea, 48600 Sopela, Bizkaia

“Shopper Surfero” tailer honetan, kite-surf-eko bela edo haize-oihalak erosketa-poltsa arin, praktiko eta tolesgarri bihurtuko dira.

  • TAILERRA: GURE ARROPA KONPONTZEN DUGU

Data: apirilak 24, astelehena

Ordua: 17:00

Hainbat ariketa egingo ditugu arroparen zuloak eta hausturak konpontzen ikasteko.

  • TAILERRA: ZAPATILAK ZAHARBERRITZEA

Data: apirilak 25, asteartea

Ordua: 18:00

Tailer honetan zure zapatila zaharrei beste bizialdi bat zelan eman ikasiko dugu.

  • TAILERRA: ESTANPAZIO BOTANIKOAREN HASTAPENAK

Data: apirilak 26, asteazkena

Ordua: 17:00

Ehun natural batera transferituko dira landare-, lore- eta azal-espezie desberdinen pigmentuak eta formak.

  • ERAKUSKETA eta SPEECH:

Data: apirilak 27, osteguna

Ordua: 17:00

IED Kunsthal-Bilbaoko lehen eta bigarren mailako moda-ikasleek beren lanak erakutsiko dizkigute, eta horien helburua jasangarritasuna, sormena eta ikerketa dira.

  • SOLASALDIA: MODAREN ETORKIZUNA

Data: apirilak 27, osteguna

Ordua: 18:00

Zer ekarriko digu Modaren etorkizunak?

  • IED-KUNSTHAL DESFILEA

Data: apirilak 27, osteguna

Ordua: 19:00

IED Kunsthal-Bilbaoko moda ikasleek 19 proposamen aurkeztuko dituzte.

ASTEAREN AMAIERA & KOKTELA

Data: apirilak 27, osteguna

Ordua: 19:30