Googaz

Googaz Millennial inkonformistek sortutako mugimendua da, Euskadiko gazteak tokiko erronken intenbideetan rol aktibo bat izatera eta beren buruen jabe izatera bultzatzen dituena. 2017an hasi zen, dagoeneko hiru edizio burutu dira eta haietako bakoitzean erronka sozial bat landu dute Euskadiko gazteek.

Beste urte batez, bueltan da Googaz, eta laugarren edizio honetan emantzipazioa izango da erronka. Googazeko edizio honek, BBK Kunaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta hainbat udalen babesa dauka.

2019an, Euskadiko biztanleen batez besteko emantzipazio-adina 30 urte ingurukoa izan zen. Batez besteko emantzipazio-adin hori lau urte handiagoa da Europako batezbestekoa baino. Gainera, Covid-19a dela eta, okertu egin da egoera.

Zeinek dira datu hauen atzean dauden arrazoiak? Ze eritzi daukate gazteek honen inguruan? Ze modutan lagundu al zaie? Ze ideia proposatzen dituzte? Gazteen errealitatea ezagutu, haien beharrizanak entzun eta egungo egoerari erantzuna bilatzera bultzatzu nahi ditugu, aldaketaren agente aktibo bilakatuz.

Horretarako, ondorengoa izango da Googaz-ek jarraituko duen prozesua:

1. fasea: herrietako ekitaldiak. Martxoak 26an hasi eta maiatzaren 29ra arte, herriz herri ibiliko gara Deabru jokoekin. 18 eta 30 urte bitarteko gazteek 3 pertsonako taldeetan parte hartu ahal izango dute ekitaldian. Googaz.eus web orrialdearen bidez egin beharko da inskripzioa.

2. fasea: lurraldeetako kopak. Herrietako talde irabazleek lurraldeko kopan parte hartzeko aukera izango dute. Ekitaldi hau ekaineko goiz batean ospatuko da BBK Kunan; GJHen Etxean, non parte hartzaileek lehen fasean identifikatutako emantzipazio arazoei irtenbideak bilatuko dituzten hainbat proiektu garatuz.

3. fasea: bizi esperientzia. Kopetako irabazleek Africa Basque Challenge programaren bidez, Afrikara bidaiatu eta konpetentzi desberdinak garatuko dituzte.

 Googaz-eko edizio honek keinu bat egiten die euskal kultura eta tradizioei. Deabru jokoak euskal mitologian oinarriturik daude, Anbotoko Mariren kondairan hain zuzen ere. Anbotoko Mariren kondairak dioenez, familia batek ezin zuen haurrik izan eta deabruak alaba bat izateko aukera eman zien. Baldintza bakar bat jarri zien, alabak 20 urte betetzen zituenean, betiko eramango zuela berarekin. Hala ere, gurasoek aurrera egitea erabaki zuten eta umea izan zuten. Mari 20 urte betetzera zioala, kristalezko kutxa baten sartu zuten deabruarengandik babesteko, baina urtebetetze egunean, deabrua agertu zen, neskatoa kutxatik atera zuen eta betiko eraman zuen Anbotora.

Gazte guztiok gaude gure familiaren babespean kristalezko kutxa baten sartuta. Pausu bat eman, kutxatik irten, emantzipatu eta gure bide propioa egiten hasten garenera arte.

Deabru jokoetara jolasteko, taldeka kutxetan sartu eta txikitako jolas tradizionetara aritu beharko dira gazteak. Taldeen arteko lehiaketa bat izango da. Kutxatik irteteko gai izango zarete? Deabruak koparako pasea ematea lortuko al duzue? Dibertitzeko eta irabazteko prest zaudete?

Ongi etorri Millennial eta Z belaunaldien iraultzara.

Has dadila jokoa!