Kaia
Itsasadarrarekin eta San Frantzisko - Bilbo Zaharra auzoarekin konektaturiko gunea. Gune lasai gisa proiektatu da, kanpoaldean landare-terraza zabala izango du, eta barrualdea moldakorra, erabilera askokoa, tokiko erakusketak, topaketa informalak… egiteko, edo herritarrak elkartzeko gune bat izan dadin.
Plaza
Ongietorri egiteko eta informatzeko gunea da. Begirada bakarrean, BBK Kunaren lan-ildo nagusiak eta programazioa ikusi ahal izango dira. Hitzaldiak, ekitaldiak eta erakusketak hartzeko prestatutako guneak izango ditu, baita janari-kiosko txiki bat ere, ustekabeko eskaintzarekin.
Kuna Crea
BBK Kunako proiektu egoiliarretara egokitutako guneak, eta lankidetza, lan trinkoa, networkinga eta aliatu berriekiko harremana bultzatzeko ingurunerik egokiena izango dute berton.
Kuna Inspira
Prestakuntza eta ezagutza aplikaturako solairua. Barrualdea guztiz garbia izango du, abangoardiako ekipamenduz hornitua, eta horrela solairu hau inspirazio, ikaskuntza-komunitate eta abarretarako leku ezin hobea izango da.
Ganbara
Gune zeharo argitsua eta BBK Kuna ekosistemaren ospakizun eta ekitaldi bereziak hartzeko prestatua.