Irailean, elika zaitez modu jasangarrian.

Iraila da, pertsona askorentzat, 0 hilabetea, urtearen benetako hasiera.

Eta urte berriarekin badakigu zer egokitzen den: asmo onen zerrenda egitea. Ohikoetako bat osasuntsu jatea izaten da, baina modu osasungarriagoan elikatzeaz gain, modu jasangarriagoan egiten badugu?

Asmo on horrek hainbat GJH hartzen ditu: Osasuna eta Ongizatea (3. GJH); Lan txukuna eta hazkunde ekonomikoa (8. GJH); Desberdintasunen murrizketa (10. GJH); Hiri eta komunitate jasangarriak (11. GJH); Ekoizpena eta kontsumo arduratsua (12. GJH).

Zelan bihur dezakegu gure elikagaien kontsumoa zerbait jasangarri?

Bi aukera proposatzen dizkizugu:

  1. Har ezazu parte zure herriko kontsumo-talde batean. Praktika hori gero eta ohikoagoa da. Saltoki handietara joan beharrean, ekoizlearekin zuzeneko tratua gurago duten pertsonek osatzen dituzte kontsumo-taldeak. Sasoiko produktuak eros diezazkiekezu kontsumitzen dituzun produktuak, 0 kilometrokoak ez ezik, osasungarriak, freskoak eta kalitatezkoak ere izateaz arduratzen diren baserritarrei. Aukera asko daude eta ziur aski saski ekologikoak erosi ahal izango dituzu zeure auzoan dauden denden bidez.  

    BBK Azokak klik bakarrarekin lagun diezazuke. Bere webgunean, nekazaritzako hainbat azokatatik elikagai zaporetsu eta osasungarriak erosi ahal izango dituzu azkar eta erraz. Online denda honek aukera ematen dizu gure baserritarren produkturik onenaz zeure etxean zuzenean gozatzeko eta, horrela, tokiko ekoizpena bultzatzeko, kontsumo arduratsu eta jasangarriaren alde eginez.
  • Informa zaitez zure herrian dauden hiri-ortu edo baratzeei buruz. Adibidez, Bilbon bakarrik ia 200 lursail daude udal-laborantzarako gune bihurtuta. Udalek auzoetako bizilagunen eskura jartzen dute zerbitzu hori, ortu edo baratzezaintza ekologikoa praktikatu ahal izan dezaten, naturarekiko harremanaz gozatu eta izandako esperientziak komunitatean partekatuz, hiri-inguruneetan garapen jasangarria sustatuz.
  • Saiatu plastiko gutxiago erosten eta eguneroko erosketetan eragin edo inpaktua murrizten. Erosketak egiten dituzunean oihalezko poltsa bat eramate hutsak eguneroko egitate horren eragin edo inpaktua murrizten du.