15 minutuko hiriak: guztia hurbil dela bizitzeko erronka

XX. mendean, hirigintza-arduradunek asfaltozko oihan, gris eta kutsatu bihurtu zituzten hiri gehienak, batere lagunkoiak ez zirenak eta bai estresagarriak. Presak, kutsadura, zarata eta kalitatezko denborarik eza zeuden haiei lotuta. Horien aurrez aurre, 15 minutuko hirien kontzeptua sortzen da. Ideia hori Sorbonako irakasle Carlos Morenok garatu zuen, eta 2015ean azaldu zuen klimari buruzko NBEren COP21 konferentzian.

 

Zer dira 15 minutuko hiriak?

Hiri-eremuak birmoldatzean datza, herritarrak ardatz hartuta, beraien jarduera guztiak denbora laburrean eta erradio mugatu batean egin ahal izan ditzaten. Zerbitzu guztietara, lanera, ikastetxera edo antzerkira sarbidea, besteak beste, oinez edo bizikletaz, 15 minutu baino gehiago inbertitu gabe izatea. Hasiera batean, ideia hori hiriak deskarbonizatzeko eta jasangarritasuna sustatzeko garatu zen, baina askoz harago doa.

Ezinezkoa denez eta ez denez beharrezkoa hiri bat hutsetik hastea, hiri-plangintza lehendik dauden egituren aprobetxamenduan oinarritzen da. Gehienetan, esanahi eta funtzionalitate berriak hartzen dituzte, eta ez dute zerikusirik motibatu edo eragin zituztenekin.

Horrela, segmentazioaren ordez, eremu bakoitzaren eta auzo bakoitzaren orekaren aldeko apustua egiten da. Zer esan gura du horrek? Ziur asko, bizi zaren hiria bizitzeko leku bat izan dezazun diseinatu zen, beste bat lan egiteko, normalean, industrialdeak, eta beste bat zu hornitzeko. Erreparatzen badiozu, gauza bakoitzerako autoa edo garraio publikoa eduki behar zenuen, eta denbora asko. Zure lana eta erosketak egiten dituzun supermerkatua etxetik 15 minutura baino gehiagora ez egotea da gaur egungo ideia.

15 minutuko hirien abantaila edo onurak

Asko dira eta garrantzitsuenak aipatuko dizkizugu:

  1. Hiria pertsonentzat berreskuratzen dute, eta ez ibilgailuentzat.
  2. Azkar deskarbonizatzen da haren egurats edo atmosfera, eta horrek eragina du gure osasunean.
  1. Segurtasuna areagotu egiten da; izan ere, hainbeste ibilgailu behar ez direnez, kaleetan jendeak eta, bereziki, umeek okupa ditzakete berriro.
  1. Bizi-kalitatea areagotu egiten da gure betebeharrei erantzuteko joan-etorrietan hainbeste denbora galtzen ez denean.
  2. Hobekuntza ekonomikoa, hurbileko merkataritza berreskuratzean sor ditzakeen lanpostuekin.
  1. Komunitate-kontzeptua eta bertako kide izatearen zentzua sustatzen dira. Horrek lotura solidarioak ezartzen eta marjinalitateak eragindako indarkeriaren aurkako borrokan laguntzen du.

 

Bilboren kasua

80ko eta 90eko hamarkadetako industria-birmoldaketetara arte, hiri hau industria astun, gris eta oso kutsatuko hiriaren prototipoa zen. Hala ere, bere zoritxar eta sufrimenduaz baliatzen jakin zuen bere errautsetatik bere burua berrasmatzeko. Bilbotarrek inork ez bezala jakin zuten beren hiri-arkitektura baliatzen espazioa etsitzeko, eta lortu egin dute.

Hirian mugikortasun mota hori sustatzeko, ‘Metrominuto’ ekimena diseinatu zuten. Hirian zehar banatutako mapa batzuk jartzean datza, metro-geltokietan bezala. Bertan, koloreen bidez, gertuko leku neuralgikoak adierazten dituzte. Kolore berdean badago, zazpi minutu beharko dituzu oinez ibiltzeko; arrosaz, bi minutu; eta laranjaz, pixka bat gehiago.

Gainera, auzoko merkataritza suspertu dute. Kontuan izan hiri ia guztien bilakaeran merkataritza hori desagertzeko joera dagoela. Eta hiriko barruti guztietan kultura- eta aisialdi-eskaintza ona egotea sustatu dute.

Azken batean, azken hamarkadetako garapen interesatu, kutsatzaile eta espekulatiboari buelta ematen diote 15 minutuko hiriek. Argi batzuk dira tunelaren amaieran, guztiontzako bizi-kalitate handiagoa lortzeko.