Pribatutasun politika

1.- Fitxategiaren arduradunaren nortasuna

Erabiltzaileak WEBGUNEKO formularioetako edozeinen bidez emandako informazioa Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria – Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioak eta BBK Fundazioak tratatuko dute, tratamenduaren arduradun gisa, aurrerantzean ‘erakundea’, horien IFK G-48412720 eta G-48644371 da, hurrenez hurren, eta helbidea: Kale Nagusia 19-21, 48001 Bilbo (Bizkaia).

2.- Tratamenduaren helburua

Oro har, erabiltzaileak emandako informazioa erakundeak helburu hauetarako tratatuko du:

  • Estatistika-azterketak egiteko, emandako zerbitzuetan hobekuntzak diseinatu ahal izateko.
  • Erabiltzaileak eskaturiko informazioa bidaltzeko.
  • Erabiltzailearen eskaerei erantzutea edo horiek kudeatzea.

Hala ere, webgune honetan datu pertsonalak biltzeko formulario batzuk aurkituko dituzu. Formulario horietako bakoitzean informazio zehatza aurkituko duzu berorien bidez ematen dituzun datuen tratamenduari buruz.

3.- Informazioaren hartzaileak

Erakundeak ez dio emango informazio hau hirugarrengo bati, indarrean dagoen legeriak ez badu horretara behartzen (adibidez, eskaera ofiziala polizia-ikerketa baten esparruan) edo ez badira webgune hau mantendu eta kudeatzeko erakundeari zerbitzuak ematen dizkioten hornitzaileak edo jasotako eskaerei erantzuteko beharrezkoak diren zerbitzu logistikoak.

4.- Eskaturiko informazioaren nahitaezko edo aukerako izaera

Formulario bakoitzean nahitaezkoak diren datuak horrela identifikatuko dira formularioan bertan.

Informazio hori emateari uko eginez gero, ezinezkoa izango da erabiltzaileak eskaturiko zerbitzua burutzea.

5.- Eskubideak egikaritzea

Erabiltzaileak ezeztatu egin dezake bere adostasuna, eta bere datu pertsonalak atzitzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak egikaritu ditzake, baita tratamendua mugatu edo zuzenean aurka egiteko, edo eramateko eskubideak egikaritu ere; horretarako, protecciondedatos@bbk.eus helbide elektronikora edo ohiko postaz “Fitxategiaren arduradunaren nortasuna” atalean adierazitako helbidera idatzi behar du, Webgunearen erabiltzaile gisa bere burua identifikatu eta NAN edo dokumentu baliokide baten kopia erantsi eta eskaera zehaztuta.

Halaber, argibide gehiago nahi badu edo datu pertsonalak babesteko duen eskubidea urratu egin zaiola uste badu, erreklamazioa jarri ahal izango du Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (ww.aepd.es) aurrean.

6.- Erabiltzailearen konpromisoak

Erabiltzaileak ziurtatzen du 14 urte baino gehiago dituela eta emandako informazioa zehatza eta egiazkoa dela.

Halaber, erabiltzailea konprometitzen da emandako informazioan gertatzen den edozein aldaketaren berri erakundeari ematera mezu elektroniko bat protecciondedatos@bbk.eus helbidera bidalita, betiere WEBGUNEAREN erabiltzaile gisa bere burua identifikatu eta aldatu beharreko informazioa zehaztuta.

7.- Hirugarrengoen datuak, erabiltzaileak emanak

Erabiltzaileak edozein helbururekin hirugarrengoen datuak ematen baditu, ziurtatu behar du pertsona horiek aldez aurretik informatu dituela eta lortua duela berorien adostasuna datuak erakundeari jakinarazteko.

Erabiltzaileak ziurtatzen du ukituriko pertsona horiek 14 urte baino gehiago dituztela eta emandako informazioa zehatza eta egiazkoa dela.

Erabiltzaileak baldintza hauek ez betetzeagatik erantzukizunak ondorioztatu edo eratortzen badira, ez-betetze horren ondorioez erantzun beharko du berak.

8.- Cookieak eta jarraipen-artxiboak

Erabiltzaileak onartzen du cookie eta IP helbideen jarraipen-artxiboen erabilera, horrek erakundeari estatistikak egiteko datuak biltzea ahalbidetzen baitio: lehenengo bisitaren data, zenbat aldiz bisitatu den, azken bisitaren data, zein URL eta domeinutatik datorren, erabilitako esploratzailea eta pantailaren bereizmena.

Erabiltzaileak aukera du cookieak sortzea eragozteko, bere nabigazio-programan dagokion aukera hautatuz. Hala ere, erakundea ez da erantzule izango horien desaktibatzeak web-orriaren funtzionamendu egokia eragozten badu.

Cookieei buruzko argibide gehiago gure cookie politikan lor dezakezu.

9.- Segurtasun-neurriak

Erakundeak beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditu, datu pertsonalen segurtasuna bermatu eta horien aldaketa, galera, tratamendu edo baimendu bako sarbidea saihesteko, betiere kontuan izanda teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta jasan ditzaketen arriskuak, giza ekintzatik nahiz ingurune fisiko edo naturaletik etorriak izan.

Dena dela, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla erasoezinak.

Gure Pribatutasun Politikan dagoen informazioaz inolako zalantzarik izanez gero, bidal ezazu mezu elektroniko bat hona: protecciondedatos@bbk.eus