Zerk batzen gaitu bidaia honetan? Zergatik ari gara elkarrekin egiten?
‘Bitakora-koadernoa’k, leku eta errealitate askotatik gatozen pertsonak batu nahi ditu, eta batzuetan urrunekoak dirudite leku eta errealitate horiek… baina hemen ohartzen gara ez direla urrunekoak.
Komunitate bat sortu dugu, eta banatzen gintuela zirudien leku hau konektatzen gaituen zubi bihurtu da. Batzuk nik inoiz zapaldu ez ditudan herrialdeetan bizi izan dira; beste batzuek nireak ez bezala funtzionatzen duen beste gorputz batetik ikusten dute mundua. Eta hemen ikasi dut gure desberdintasunen edertasuna baloratzen.
Hau ez da antzezlan bat bakarrik; gu garenaren antzezpena da desberdina denarekiko beldurra atzean uzten dugunean, ezezaguna dena besarkatzen dugunean eta, azkenean, denok irrika bera ―ikusiak izatea, entzunak izatea, ulertuak izatea― partekatzen dugula ohartzen garenean.
Aniztasunak aberastu ez ezik, eraldatu ere egiten duela erakusten duten pertsonez beteta dago talde hau. Gizabanako eta gizarte gisa eraldatzen gaitu. Zeren urrats bakoitzean, keinu bakoitzean, hitz edo berba bakoitzean, zerbait handiagoa ehuntzen baitugu. Hemen entzuten den ahots bakoitzak mila istorio eta bizipenen indarra baitarama.
Azkenean, agertoki honetan uzten duguna ez dira berbak edo keinuak bakarrik, geure buruaren zati bat ere bada.
Gu garena da hau.
CELIA COSTELA (2024ko edizioko parte-hartzailea)