1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12

Bidelagun: Nahi EZ den bakardadea

BBK Kuna etorkizuneko ikuspegi batekin eta etorkizun honek planteatzen dizkigun erronka konplexuei aurre egiteko borondatearekin sortu zen. Gizartearen zahartzea eta horren ondorioak, covid osteko gizartea, klima-aldaketa, iraultza digitala, hirien eraldaketa, migrazioak, eta abar, kolektiboki asmatu behar ditugu gureak bezain konplexuei aurre egiteko modu eta tresna berriak, inor atzean utzi gabe.
BBK Kunak praktikara bideratutako ikasketa-komunitate bat jarri nahi du martxan, Nahi Gabeko Bakardadearen gaia landuko duena, hura pairatzen dutenen edo jasateko arriskuan daudenen egoera hobetzeko. Azken finean, BBK-k gai horren inguruan lan egin du urteetan zehar, beheko grafikoan ikus daitekeen bezala, eta horretarako komunitate bat sortzeko beharra antzeman du.


HELBURUAK
Ikaskuntza- eta praktika-komunitatearen helburu nagusia da Nahi Gabeko Bakardadea (SND) pairatzen duten edo sufritzeko arriskuan dauden pertsonen egoera hobetzea.


Azken batean, Nahi Gabeko Bakardadea pandemia erabat ikusezina eta ezezaguna da gure gizartean. Proiektuaren zeregin nagusiak honako hauek izango dira: egoera hori pairatzen duten kolektiboekin lan egiten duten eragileak batzea, gaiaren tratamendu holistikoa egitea eta bakardadeak detektatzeko metodologia bat sortzea (oro har ulertuta).
Aipatu behar da, egoera hori pairatzen duten gehienak adinekoak diren arren, proiektu honetan beste kolektibo batzuk hartuko direla kontuan, hala nola espetxeetan daudenak, bizitzaren amaieran daudenak edo gazteak.


PROIEKTUAREN PROZESUA
Proiektuan zehar, eduki nagusia lan-saioetan landuko da. Saio horiek elkarrekin sortzeko espazioak dira, Nahi Gabeko Bakardadearen gaia lantzeko eta parte-hartzaileek bakardadearekin dituzten harremanak bateratzeko.
Proiektua zer fasetan dagoen, hainbat alderdi eta eduki landuko dira saioetan. Horietan, talde-lanak egingo dira, aurretik diseinatutako dinamika eta txantiloi desberdinen bidez gidatuta.

Skip to content