1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12

Elikaduraren etorkizuna

“Etorkizuneko biztanleak” ekimenaren bosgarren edizioak ELIKADURAREN ETORKIZUNA izan zuen ardatz, eta kozinatzearen garrantzia, elikagaiak xahutu edo alferrik galtzea eta osasungaitzak diren elikagaien pertzepzioa aztertu zituen.

Inkestaren datuen arabera, euskal herritar gehienek funtsezkotzat jotzen dute janaria prestatzen edo kozinatzen jakitea, baina % 60k maizago egin nahiko luke, eta denbora-falta, astirik eza da horretarako oztopo nagusia, bereziki gazteentzat. % 16,1ek ordubete baino gutxiago eskaintzen dio eguneroko otorduari, eta horrek intzidentzia handiena 35-44 urteko gizonen artean du.

Sukaldaritzako trebetasunei dagokienez, euskal herritarren erdiek uste dute oso ondo kozinatzen dutela, eta % 35ek, berriz, “doi-doia” dakiela. Gizonek, bereziki, trebetasun gutxiago dutela uste dute. Gehienek plater edo jaki sinpleak menperatzen badituzte ere, trebetasuna murriztu egiten da errezeta landuagoetan, hala nola marmitakoa edo txipiroiak tintan prestatu behar direnean.

Janaria xahutu edo alferrik galtzeari dagokionez, euskal herritarren % 44,4k soberakinak gorde egiten ditu, eta laurden bat baino gehiago, batez ere gazteak (25-34 urte artekoak), elikagaiak ez xahutzeaz arduratzen da.

Lehen sektoreari dagokionez, belaunaldien artean aldea dago konfiantzazko saltzaileekiko harremanari dagokionez. Helduek gehiago arrantzatzen dute, eta gazteek, berriz, fruta eta barazkiak batzen edo ortuak ureztatzen parte hartzen dute. EAEko biztanleen % 77,9k hiri-ortu gehiago nahi ditu etorkizunean.

Janari lasterrari eta prekozinatuari dagokionez, % 16.7k baino ez du maiz kontsumitzen, eta gazteak dira kontsumitzaile nagusiak. Hala eta guztiz ere, gehien-gehienek osasunerako kaltegarritzat jotzen dute.

Euskaldunon ustez, elikagai kaltegarrienak edo osasungaitzenak opil industrialak, poltsako patata frijituak eta azukre zuria dira. Garagardoari eta ardoari buruzko pertzepzioa nabarmen aldatzen da gazteen eta helduen artean, eta gazteek kaltegarriagotzat jotzen dituzte.

Azkenik, euskaldunek amesten duten elikaduraren etorkizunean honako hauek sartzen dira: etxean gehiago kozinatzea, hurbileko harategiak eta arrandegiak berriro irekitzea, eta eskola-jantokietan kilometro zeroko produktuak erabiltzea.

Txostena: “El futuro de la cocina”

Skip to content