1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12

Kuna-co Proiektuak 2022

Ikerketa-ekintzako proiektuen bidez, erronka hauei erantzun behar zaie:

  1. Migrazioa eta oparotasuna: garapen ekonomiko eta sozial inklusiboa.
  2. Trantsizio digital humanista.
  3. Gastronomia jasangarria: Gastronomia iraunkor edo jasangarriaren ereduarekin lotutako lehen sektorearen garrantziaren justifikazio-azterketa, lurraldearen ezaugarri gisa

Migrazioa eta Oparotasuna: Garapen Ekonomiko eta Sozial Inklusiboa lantzeko ‘Ertzean’ proiektua aukeratu zen. Proiektu horren helburua da zainketen sektorean lan egiten duten atzerritar jatorriko pertsonen enplegagarritasuna eta bizi-kalitatea hobetzea, mendekotasuna eta desgaitasuna duten pertsonak etxean eta/edo gizarte-erakundeetan zaintzeko sektorean orientazio, laguntza eta prestakuntzarako zerbitzu bat diseinatuz eta emanez. Proiektua Servicios Sociales Integrados S.Coop.–SSI Taldeak, Ignacio Ellacuría Gizarte Fundazioak eta Ikuspegi–Immigrazioaren Euskal Behatokiak garatzen dute.

Ertzean ekimena

Trantsizio Digital Humanista proiektua Deustuko Unibertsitateko HUME taldeak garatu du, Wikitokiren eta lau eremutako ─zibersegurtasun, datu pertsonalen babes, gobernu ireki eta gizarte zibileko─ eragileen laguntzarekin. Bizkaian Trantsizio Teknologiko-Digitalaren (TTD) gobernantzan kontuak emateko mekanismoak identifikatzea eta ebaluatzea helburu duen ikerketa bat egingo da, Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) begira.

Trantsizio digitalaren gobernantza Euskadin

Gastronomia Jasangarria AZTI Fundazioak garatutako proiektu baten bidez lantzen da. Basque Know How Fundazioak (BKHF) eta Gorka Izagirre Upategiak (BGI) ere parte hartzen dute proiektu horretan.  BKHFren kasuan, gastronomiaren sektorea eta bere balio-katea bildu eta koordinatzen ditu. Bestalde, Gorka Izagirre upategia lehen sektorearekiko lokarria izango da, eta proiektuaren zerbitzura jarriko du bere ezagutza, baita proiektuaren zati horri ekiteko beharrezkoak diren bitartekoak ere.

Skip to content