1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12

Pobrezia Menstruala

EBko bost emakumetik batek ezin du hilekoaren inguruko higiene intimoko produkturik erosi.

BBK Kunan egoera hori, gure gizartean ikusezin bihurtua, kontuan hartzen dugu, eta horri heldu, sakon ezagutu eta bere ikuspegiak eta inplikazioak ulertu gura ditugu. Horretarako, gure Praktikara bideratutako Ikaskuntza Komunitateen barruan pilotu bat jarri dugu martxan. Hilekoari, estigmatizazioari, higiene-produktuek kliman duten eragin edo inpaktuari eta sortzen den desberdintasun-egoerari buruz berba egin gura dugu… Taldea askotariko aukeretara zabaltzen da, bere kideak bezainbeste.

Berba egin dezagun elkarrekin Pobrezia Menstrualaz!

Badakizu zer den? Zeri buruz ari garen?

Period Spainek azaldu duenez, hilekoaren inguruko pobreziak esan nahi du hilekoaren higienerako produkturik ez izatea, baina baita edateko urik, xaboirik eta higiene eta osasun intimorako funtsezko beste baliabiderik ez izatea ere.

Benetako problematika hau bizkaitarrengana hurbildu gura du BBK Kunak, pilotuan batzen diren pertsonen artean esperimentatu, ikasi eta berba egin ahal izateko pobrezia menstrualarekin zerikusia duten beraien esperientzia eta praktikei buruz. 

Horretarako, esperientzia pilotu honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, gure gizartearentzat balio handikoa izango dela uste dugu-eta. Hiru edo lau hilabeteko prozesu pilotu honetan, 6 lan-saio izango ditugu, eta pobrezia menstrualari buruzko ezagutza kolektiboa sortzea espero dugu. Ez da beharrezkoa ezertan aditua izatea, gizarte-desberdintasuneko egoera honek interpelatuta sentitzea baino ez.

Interesatzen zaizu gai hau? Ikasi, ekarpenak egin, komentatu, hausnartu gura duzu? Idatzi kuna@bbk.eus helbidera, pozik hartuko zaitugu gure artean. Zain izango gaituzu BBK Kunan.

Hari bat denboran (Jarraitu gure saioak)

1. SAIOA
Gure komunitatearen lehen bileran, hori bezain sinplea eta beharrezkoa den zerbait izan genuen hizpide, komunitatea sortzea. Horrela, Bizitzaren hari gorria sortuz, izen horrekin bataiatzen dugu ikaskuntza-komunitate hau, guztiok batzen gaituen errealitate bat irudikatuz.
Aniztasuna nabarmendu nahi dugu, esperientziari, gaiarekiko harremanari, adinari eta baitga generoari dagokienez ere; izan ere, 2 gizonek parte hartzen dute (maskulinotasun berria), eta aukera zabala ematen dute taldea osatzen duten pertsonen beharrei eta itxaropenei dagokienez.
Ez dugu ilerik mingainean, eta inolako estalkirik gabe hitz egin zen esperientziatik, tronpatzeko anekdotekin eta hausnarpenera eramen ginduten errealitateekin. Oro har, taldea, bat dator datuak sortzeko eta ikertzeko beharrarekin, geroago neurriak sortzeko lehen urratsa bezala, espazio honetan beste askatasunez, hilekoari buruz hitz egin ahal izateko komunikazio eta inguru seguruagoak eta hurbilagoak ahaztu gabe.

Igurikimen eta beharren mapa

2. SAIOA

Gure bigarren bileran, 2022ko otsailaren 22an, hurrengo saioak bideratzearen eta adostasunean oinarrituta gehien interesatzen zaizkigun gaiak betetzearen alde egin genuen. Horrela, adimen kolektiboa sortzea bilatuko da, eta galderak eta materialak prestatzeko denbora emango zaie pertsonei.
Horri buruzko eztabaida sortu ondoren, Ana Enrichen bizipen pertsonala izan zen, Period Spain-en fundatzailea. Erakunde horrek hileroko pobreziaren ikusgarritasunaren alde lan egiten du modu super inspiratzaile eta aktiboan, bai gizartean, bai auzoan, bai politikan (Parlamentuan entzuna izatera iristen da).

Ana Bilbon izatea kasualitate eta sorpresa handia izan zen

Azkenik, eta garrantzitsuagoa dena, gaia pertsonatik aztertzea erabaki genuen, gure gorputza ezagutuz, eta hori funtsezkoa da, baina belo trinko batek estaltzen du.

  • Martxoaren 15a. Hilekoaren osasuna eta autoezagutza
    Janire, sexologo eta emaginak eta Yolanda erizainak ehundutako hari gidaria izango dugu, eta haien ezagutza eta ikuspegi medikoa emango digute.
  • Martxoak 2, 29. Bizipen pertsonalak, estigmatizazioa eta hilekoaren dimentsio kulturalak.
    Oraingoan Izaskun, Monica, Jiyoung eta Bego izango dira zeremoniako maisuak, eta, euren esperientziarekin eta bideratzaileen laguntzarekin, parte-hartzaileen zein inguruko pertsonen ikuspegiak islatzen saiatuko dira.
  • Apirilak 3. 12 (EAZren adostasunez aldatutako data) Emakumezkoen hilekoaren osasunerako teknika naturalak
    Malenek eta Marinak irekiko dute elkarrizketa, guztion jakin-mina piztuko duen mundu bat deskubrituz. Autoezagutza pertsonalaren eta hilekoaren osasun-teknika naturalen bidez, metodo berriak eta alternatiboak ezagutuko ditugu.

3. SAIOA

Hirugarren saioak begi distiratsuekin ikusten joan garena berresten du. Taldea dagoeneko komunitate kohesionatua da, eta loturak lotzen jarraitzen du, gero eta indartsuagoa izateko.

Oraingoan partaidetza-errekorrak hautsi ditugu 22 parte-hartzailerekin, laster estadioak betetzean pentsatzen joan beharko dugu =)

Beti bezala, saioa gure zinta metriko maitearekin hasi dugu, oraingoan, historian zehar hilekoaren ikuspegia errepasatuz. Hari historikoa aprobetxatuz, Cesarrari, Cesarrarena, eta zein, taldeko idazlea den Maialen Ferreira, diario.es-erako idatzitako artikuluarekin baino hobeto:

https://www.eldiario.es/euskadi/no-pagar-tampones-no-diu-afecta-pobreza-menstrual-mujeres_1_8845118.html

Eskerrik asko Maialen!!!