Fachada del edificio BBK Kuna

Urazurrutiako sehaska etxearen fatxada zaharberritzen ari da BBK Kuna

BBK KUNAren egoitza izango den Urazurrutiako Sehaska Etxea eraikineko obrak aurrera doaz, eta dagoeneko hasi dira bere fatxada berezia zaharberritzeko lanak.

Hezetasunak eta urteen joanak asko hondatu duten eraikin hori zaharberritzeak bere historiaren, eta hedaduraz Bilboko historiaren, zati bat sendotzea eta kontserbatzea esan gura du.

Alde zaharraren erdian dagoen eta hain kultura-balio handia duen eraikin hori birgaitzea, era berean, birsortze integralaren adibide bat da. Lan hori etorkizuneko BBK Kunaren helburuekin bat etorriz egin da. Horrela, eraikina eta bere birgaitzea planteatzeko ikuspegiak gizarteratzea eta ingurumen aldetik jasangarritasuna izan dira.

Horretarako, ondasun higiezin babestuen zaharberritze arkitektonikoan eskarmentu handia duen Artelis enpresaz baliatu da BBK Kuna.

Ricardo Bastidaren eraikina, 1914. eta 1916. urte artean egina, kontserbazio-egoera txarrean zegoen eta hezetasunak hondatuta, eta, beraz, Art Decó fatxada modernistaren zaharberritzea delikatua izan da: fatxada osatzen duten elementu guztiak ─Bilboko enpresaren zigilua duten adreiluak, Saenz eskultorearen eskultura, La Caridad edo paramentuen zeramika─ fatxada berezietan espezialista direnek zaharberritu dituzte.