Urazurrutiako tunelaren horma-irudia egiteko proposamen irabazlea.
BBK Kunak deialdia egin zuen joan den martxoan, Urazurrutiako kaia eta Martzanako kaia lotzen dituen tunelean, San Anton zubiaren azpian, esku hartu nahi zuten muralgileen proposamenak jasotzeko. Proiektu guztiak ebaluatu ostean, epaimahaiak (BBK-ko ordezkariek, Auzoko Aholku Batzordeko kideek eta artearen eta graffitiaren munduarekin lotura duten pertsonek osatua) Bilbon bizi den Zouhir Oujaa (Midelt, Maroko) artista gaztea aukeratu du Mural Proiektu Onenarentzako sariaren irabazle, eta 3.000 euro jasoko ditu. Zouhir ekainean hasiko da murala egiten.
Epaimahaiak proposamenaren freskotasuna nabarmendu du, izugarri koloretsua eta harmoniatsua, non protagonistak tunelaren azalera konplexura oso ondo egokituko diren forma geometrikoak diren.
“Modulu karratuak margotu ditut, inskribatutako esferekin eta kolore askorekin, muturretan GJHen logoak sartuta. Bilboko alde hori oso polita da, eta kolorearekin eta mural honekin askoz hobeto geratzea espero dut”, adierazi du artistak.
Deialdi honetan parte hartu duten gainerako proposamenak, kalitate handikoak guztiak, BBK Kunak ekainaren 1etik 14ra Kaian egingo duen erakusketan ikusi ahal izango dira.