1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
Loading Ekitaldiak

‘The Future Game. Bihar zer?’ aurkezpena

Asteazkenean, otsailaren 9an, 10:00etan, Bilboko BBK Salan, ‘The Future Game. Bihar zer?' aurkeztuko da, DOT kooperatibak, BADALABek, EITBek eta BBK Kuna: GJHen etxeak sustatuta.

Data 09/02/22

Ordua 10:00 – 11:30h

Lekua Sala BBK

Partekatu

‘The Future Game. Bihar zer?’ inkestan 18 eta 35 urte bitarteko 800 gaztek parte hartu dute, erantzunak eman dituzte eta 2050eko Euskal Herria irudikatzen duten moduaz beren ikuspegia partekatu dute. Inkesta horrez gain, ekimenak esperientzia gamifikatu bat ere jarri du martxan, ‘2050 Esperientzia’ deiturikoa, eta hor ehun bat gaztek inpaktuko proiektuak egin dituzte, eta konponbideak irudikatzeko eta prototipoak garatzeko datozen joerak irakurtzen ikasi dute.

 Inkestaren emaitzak eta esperientzia gamifikatuaren ondorioak asteazken honetan aurkeztuko dira.

Gainera, mahai-inguru bat egingo da etorkizuneko erronkei buruz eztabaidatzeko, gazteek testuinguru honetan duten zereginean ardaztuta. Bertan izango dira Nora Sarasola, BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendaria; Andoni Aldekoa, EiTBko zuzendari nagusia; Goiatz Oiartzabal, Badalab-eko zuzendaria; eta ‘The Future Game. Bihar zer?’ ekimenean parte hartu duten gazteak: Paula Aguirrezaldegi, Uxue Izko eta Yassin Lmiri el Misbahi. 

Próximos eventos

Ekitaldi guztiak

Behotsik Instrumentu tailerra

Etorri zaitez Behotsik orkestrak datorren apirilaren 18an goizeko 12:00etan BBK Kunan antolatutako instrumentu tailerrera. Haurrek orkestra osatzen duten instrumentu desberdinak jotzeko aukera izango dute, ipuin musikal batez gozatuko dute eta […]

Behotsik Instrumentu tailerra

Etorri zaitez Behotsik orkestrak datorren maiatzaren 9an goizeko 12:00etan BBK Kunan antolatutako instrumentu tailerrera. Haurrek orkestra osatzen duten instrumentu desberdinak jotzeko aukera izango dute, ipuin musikal batez gozatuko dute eta […]

Behotsik Instrumentu tailerra

Etorri zaitez Behotsik orkestrak datorren maiatzaren 18an goizeko 12:00etan BBK Kunan antolatutako instrumentu tailerrera. Haurrek orkestra osatzen duten instrumentu desberdinak jotzeko aukera izango dute, ipuin musikal batez gozatuko dute eta […]

Skip to content