Loading Ekitaldiak

Ekintza klimatikoa bultzatzeko tresnak eta Baliabideak Euskadin: arintzea eta egokitzea

Jardunaldiaren helburua da Eusko Jaurlaritzak Ihoberen bidez landutako klima-tresnak eta -zerbitzuak Euskadiko eragile guztien eskura jartzea. Jardunaldi honetan, eskura dauden tresna nagusiak azalduko dira, eta agenteen eskaera jasoko da prestakuntza espezifikoko hurrengo jardunaldietarako edo etorkizuneko tresna eta zerbitzuetarako.

Data 25/03/22

Ordua 11:00 – 13:00h

Partekatu

Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Legearen aurreproiektuaren helburua da “esparru juridiko egonkorra ezartzea Euskadin klima-neutraltasuna lortzeko 2050. urtean beranduenez, eta lurraldeak klima-aldaketarekiko duen erresilientzia handitzea…” betebeharrak ezarriz eta eragile desberdinek klima-ekintzan duten zeregina antolatuz. Klima-aldaketa zeharkako arlo bat izanik, koordinazioa eta kogobernantza arrakastaren faktore kritikoak dira. Moldatzeari dagokionez, klima-arriskua epe labur, ertain eta luzeko lan-eremua izanik, aurrea hartzeak eta ezagutzak aukera emango digute hari ahalik eta modu egokienean aurre egiteko.

Ihobe Sozietate Publikoak klima-ekintzarako tresnak eta bitartekoak landu izan ditu bere historian zehar, batzuetan enpresei zuzenduak edo udalerriei, eta beste batzuetan publiko anitz edo espezializatuagoari. Tresna horien guztien ezaugarri komuna da etorkizuneko lege-eskakizun batzuk betetzen laguntzeko diseinatuta daudela, eta aukera ematen dutela lanak egiteko, hasi diagnostikotik eta ekintzaraino.

Erabiltzaileen profil desberdinen artean tresna horiek hartzea eta erabiltzea oso hedatuta dago, eta batzuetan informazioa zabaldu edo zalantzak argitu behar izaten dituzte, tresna horiek behar bezala aprobetxatzeko. Tresna-multzoa zabaltzeko eta horiek erabiltzeko trebatzeko jardunaldiei esker, tresna horien erabilgarritasuna hobeto ulertuko da eta horiek modu eraginkorragoan erabili ahal izango dira.

Gai-zerrenda:

11:00-11:15   Aurkezpen instituzionala

Amaia Barredo, Ingurumen eta Jasangarritasuneko Sailburuordea. Eusko Jaurlaritza

Adolfo Uriarte, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria. Eusko Jaurlaritza.

Diagnostiko-tresnak

11:15-11:30   Karbono-aztarnaren tresnak (antolakuntza, udalerria, udala, eskualdea, herritarrak, xurgapenak)

Mª Luz Gómez, Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

11:30-11:50    Klima-tresnak: Agertokiak, udal-kalteberatasuna, Euskadiko kostaldearen kalteberatasuna eta arriskua

Carlos Castillo, Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

Klima-ekintzarako tresnak

11:50-12:00    Tokiko klima eta energia planak egiteko gida

Miriam Arrizabalaga, Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate. Eusko Jaurlaritza Publikoa

12:00-12:10    Gidak eta jardunbide egokiak konponbide naturaletan

Ainhize Butrón, Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

12:10-12:20   Euskal kostaldean klima-aldaketara moldatzeko bideak

Carlos Castillo, Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

12:20-12:30   Enpresetarako egokitzapen-planak

Mª Luz Gómez, Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

12:30-12:45    Galde-txanda 12:45:             Jaurnaldiaren itxiera

Próximos eventos

Ekitaldi guztiak

Poesía del Abismo

Martes Poéticos - Astearte Poetikoak.

BBK network afterwork: Christmas edition

BBK network talentuaren eta inpaktu-ekintzailetzaren sare nagusia da Bizkaian. Eman izena eta zabaldu zure kontaktuen sarea!

Kemaronte

Concierto - Kontzertua

Batzen gaituzten balioak

Lagundu iezaguzu zinema eta argazkilaritza uztartzen dituen ekitaldi batera.