Haurkuna: Etorkizuneko zirkoa
JOSTAILU-TAILERRA
2.TAILERRA | Prototipo bat sortu | Tipi + Victoria Ascaso
Etorkizunari buruz hausnartzea eta oraina birpentsatzea objektu espekulatiboak sortuz
Tipik eta Victoria Ascasok Topiak: Etorkizuneko Oroigarriak tailerrak aurkezten dituzte: praktika artistikoetatik abiatuta, etorkizunean pentsatzeko eta horren inguruan beste modu batzuekin esperimentatzeko tailerrak. Tailer horietan, objektu espekulatiboak sortuko ditugu, nahi dugun etorkizun batera hurbilduko gaituzten estrategiak pentsatzen eta gauzatzen lagunduko gaituztenak.