GOOGAZ – Bizkaiko Kopa
Googaz millennial inkonformistek sortutako mugimendua da, Euskadiko gazteak ekintzara eta beren bizitzen jabe izatera bultzatzea helburutzat duena. Googazeko laugarren edizio honetan emantzipazioa lantzen dabiltza Bizkaiko gazteak.
Ekainaren 18an, larunbatean, BBK Kunan, GJHen Etxean, proiektuaren bigarren fasea ospatuko da: Bizkaiko Kopa. Finalistek, 2-3 pertsonako 7 taldek, euren udalerriak ordezkatuko dituzte (Leioa, Sopela, Santurtzi, Gernika, Balmaseda, Mungia eta Getxo) eta emantzipazioaren erronkan lan egingo dute. Saria, Senegalera bidaia bat izango da, Africa Basque Challenge programaren bidez gaitasun ezberdinak garatzeko.
Gazteek Googazeko lehehengo fasean identifikaturiko arazoei irtenbidea eman beharko diete proiektu desberdinak gauzatuz eta epaimahai bat izango da proiekturik egokiena eta Bizkaiko talde irabazlea aukeratuko dituena. Horrez gain, erakunde ezberdinek emantzipazioaren inguruan dituzten laguntzak aurkeztuko dira ekitaldian, gazteek dituzten aukerak ezagutu ditzaten.
Ekitaldiak 4 orduko iraupena izango du eta 10:00etaIk 14:00etara izango da ordutegia.
Hauek izan dira Googazeko laugarren edizioko fase guztiak.
• 1. fasea: herrietako ekitaldiak. Martxoaren 26tik maiatzaren 29ra arte, Googazek hainbat udalerri zeharkatu zituen Deabru Jokoekin. 18 eta 30 urte bitarteko 132 gaztek parte hartu zuten Googaz-eko ekitaldietan 3 pertsonako taldeetan.
• 2. fasea: lurraldeetako kopak. Ekainak 18, larunbata. Herrietako talde irabazleek Bizkaiko Kopan parte hartzeko aukera izango dute. Datorren larunbatean, parte-hartzaileek lehen fasean identifikatutako emantzipazio-arazoei irtenbideak bilatuko dizkiete, hainbat proiektu garatuz.
• 3. fasea: bizi-esperientzia. Kopetako talde irabazleek Afrikara bidaiatuko dute eta gaitasun ezberdinak garatuko dituzte Africa Basque Challenge programaren bitartez.