Auzoko aholku-kontseilua

Datozen hilabeteetan BBK-k berriro irekiko du Kuna eraikina, Bizkaiko herritarren premia edo beharrizanen zerbitzura egongo den gune bihurtzeko asmoz, eta arreta berezia eskainiko die San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Atxuriri, gure gizarteko zenbait arazori irtenbidea bilatzen saiatzeko: adibidez, bakardade eta zahartzeari, gazteen enplegu-gabeziari, ingurumen-erronkari edo gizon eta emakumeen arteko desberdintasunari.

Gure asmoa da funtzionamenduaren lehen egunetik harreman egonkorra izatea inguruan bizi diren auzotarrekin, eta ateak irekita izatea, bai eraikinaren barruan egin daitezkeen jardueretarako, baita abian jarriko diren proiektuetan parte hartu ahal izateko ere, banaka nahiz elkarte gisa.

Auzoarekin benetako harremana izateko interes horren barruan, notario aurrean zozketa bidez aukeratuko ditugu Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Atxuriko biztanleen artean 21 pertsona, Aholku Kontseiluko kide izateko.

Zelan eman izena Aholku Kontseiluan sartzeko zozketarako?

Zozketan izena emateko, mezua bidali beharko duzu Whatsappez hurrengo telefonora (747402099) edo helbide elektroniko honetara: kuna@bbk.eus. Halaber, astelehen eta asteazkenetan, 10:00etatik 12:00etara, telefono honetara (747402099) deituta ere eman dezakezu izena. Datu hauek eman beharko dituzu:

  • Izena
  • Adina
  • Helbidea
  • Ikasketak (lehen hezkuntzakoak edo gutxiago / bigarren hezkuntzakoak / unibertsitatekoak)

Izena emateko epea 2020ko urriaren 23an amaituko da.

 Zozketa zibikoaren metodologia urratsez urrats

1

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Atxuri auzoen perimetroaren barruan dauden etxebizitza guztiek (sartu kaleen zerrenda) gutun bat jasoko dute beren postontzian, eta gutun horretan, BBK Kunako Aholku Kontseiluko 21 kideen artekoa izateko zozketan parte hartzeko gonbidapena iritsiko zaie.

2

Parte hartzea onartzen duten herritarrak Whatsapp bidez, posta elektronikoz edo telefonoz erregistratuko dira, eta beren adin, helbide, sexu eta ikasketei buruzko lau galderari erantzungo diete, Aholku Kontseiluko kide izateko zozketa zibikoan parte hartzeko.

3

Zozketa zibikoan erregistratutako guztiek osatuko dute lagina, eta ausaz hautatuko dira Kontseiluko 21 kideak, generoaren, adin-taldeen eta ikasketa-mailaren araberako oreka ziurtatzeko ezarritako kuotak errespetatuz.

Aholku Kontseiluko herritarren kuotak

Irizpidea 1: Generoa
Gizona10
Emakumea11
Irizpidea 2: Adina
18-397
40-597
60 edo gehiago7
Irizpidea 3: Zona
Bilbo Zaharra7
San Frantzisko7
Atxuri7
Irizpidea 4: Ikasketak
Lehen mailako ikasketak edo gutxiago7
Bigarren mailako ikasket.7
Unibertsitate-ikasketak7

* Gutxienez bi herritar etorkin ez badaude laginaren barruan, auzoan kolektibo horiekin lan egiten duten sareen bidez hautatuko dira.

4 Zozketaren mekanika

 Zozketan parte hartzea onartzen duen pertsona bakoitzari bere ezaugarri pertsonalekin lotutako zenbakizko kode bat esleituko zaio, datuen pribatutasuna bermatzeko eta anonimotasuna zaintzeko. Kodeak ausaz aterako dira, Aholku Kontseiluko 21 kideak osatu arte, haien ordezkagarritasuna bermatzeko ezarritako kuotak errespetatuz. Kodeak ateratzeko, software bat erabiliko da ausazkotasuna bermatuko duena, biztanleriaren lagin adierazgarri bati inkestak egiteko erabiltzen denaren antzekoa. Prozesua gardena izango da eta notario baten presentziak bermatuko du.

Aholku Kontseiluaren funtzionamendua

Printzipio orokorrak:

  • Aholku Kontseiluak printzipio hauen arabera garatuko du bere jarduera: jarraitutasuna, gardentasuna, parte-hartzea, baliabideen nahikotasuna, kideen arteko leialtasuna eta lankidetza.
  • BBK Kunarekin dituen harremanetan, erakunde-leialtasun, independentzia, lankidetza eta koordinazioaren printzipioak errespetatu beharko ditu.
  • Herritarrei eragiten dieten zereginetan, segurtasun juridiko, argitasun eta hurbiltasunaren printzipioak errespetatu beharko ditu.
  • Ezingo dira Aholku Kontseiluko kide izan BBKrekin edo auzoko BBK Kuna proiektuen deialdira aurkezturiko elkarte edo gizabanakoren batekin lotura zuzena edo zeharkakoa duten pertsonak.
  • Aurreko puntuetakoren bat betetzen ez duen Aholku Kontseiluko edozein kide kargugabetzeko eskubidea izango du BBK Kuna-ko zuzendaritzak.

Helburua eta eginkizunak

  • Aholku Kontseiluaren helburua da Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Atxuri auzoak eta BBK Kuna lotzea, jarduera-proposamenak egiteko. Era berean, herritarren parte-hartzea bideratzea du helburu, etorkizunean BBK Kunak planteatuta erronkei eman dakizkiekeen erantzunak garatzeko.
  • Hauek dira Aholku Kontseiluaren eginkizun espezifikoak:
    • BBK Kunaren jarduna behatu eta aztertzea, hobetzeko arloak proposatzeko.
    • Auzoko herritarrek eta elkarteek egindako proposamenak aztertzea, BBK Kunan gauzatuko diren proiektuetako bati buruz erabakitzeko.
    • Herritarren parte-hartzea txertatzea, BBK Kunako zuzendaritzari lehentasunak proposatzeko.

Aholku Kontseiluaren barne-funtzionamendua

  •  Egun bakoitzeko berrogeita hamar euroko kuota ezartzen da bazkideen asistentziaren ordain gisa
  • Erabakiak gehiengoz hartuko dira.
  • Ezin izango da eztabaidatu gai-zerrendan agertzen ez den gairik.
  • Aholku Kontseilua urtean hirutan bilduko da gutxienez. Bileren egutegia BBK Kunak programatuko du.
  • BBK Kuna-ko pertsona batek dinamizatuko du Aholku Kontseilua, eta moderatzaile gisa jardungo du, boto-eskubide barik.