carátula programa the future game

BBK Kunak bere jarduerari ekin dio

BBK Kunak, Bizkaiak etorkizunerako dituen erronkei irtenbideak emateko faktoriak, bere lehen proiektua abiarazi du, gazteei zuzendua. Izan ere, gazteak izango dira etorkizuneko protagonista bakarrak, jada horretarako beharrean diharduelarik BBK Fundazioak bultzatutako proiektu berriak.

BBK Kunak abian jarri du bere proiektua: “The Future Game”. Lurraldeko gazteei zuzendutako prestakuntza-programa da, eta ikaskuntza-esperientzia “gamifikatua” ─hau da, jolasen mekanika hezkuntza-eremura eramana─ biziko dute.

Proiektu honen bidez, 30 gaztek mende honetako joera eta erronka nagusiak aztertuko dituzte, ingurunean eragin positiboa izango duten konponbideak bilatzeko.

“The Future Game” proiektuaren helburuak hiru dira:

  • Ideia eta enpresa berriak sustatzea, non beraien bideragarritasun ekonomikoa bezain garrantzitsua izango den gizarte- eta ingurumen-eragin positiboa.
  • Gazteak trebetasun eta tresnekin gaitu edo prestatzea, aldaketaren eragile izan daitezen.
  • Etorkizunak ekarriko dizkigun erronkei aurre egiteko prestaturiko erakundeen ekosistema bat sortzea.

“The Future Game” ekintzan ikasteko jolas bat da. Bidaia futurista bat da, non parte-hartzaileak baitira protagonista nagusiak, eta eurek ezartzen dituzte etorkizun berri bat sortzeko jarraitu beharreko urratsak.

Izena emateko, kezka, motibazioa eta sormena behar dira. Ez da beharrezkoa ikasketa-maila edo prestakuntza jakin bat izatea, baizik eta nork bere ekarpena egin eta gizartea eraldatu gura izatea hainbat gaitasunen bidez. Aukeratutako gazteak metodologia propio batekin lan egingo duten diziplina anitzeko taldeetan sartuko dira, eta gai bakoitzean adituen laguntza izango dute.

Esperientzia honek Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarritutako erronkei erantzun gura die. Helburu horiek mundu jasangarriagoa lortzeko nazioarteko agendak ezarri ditu, eta BBK Kunaren ADNan daude.

“The Future Game” proiektuaren bidez, BBK Kunak belaunaldi berrien ahalmen ekintzaileaz baliatu gura du, garapen ekonomiko jasangarri eta etikoaren zabalkundean eta kultura inklusibo berrien sorkuntzan funtsezko zeregina baitute.