BBK Kunak Praktikara bideratutako Ikaskuntza Komunitateak (PIK) jarriko ditu martxan otsailetik aurrera, eta Pobrezia Menstrualaren gaiarekin hasiko dira.

Praktikara bideratutako Ikaskuntza Komunitateak (PIK) hainbat pertsonaren artean partekatutako ikaskuntza-guneak dira; horiek aldizka biltzen dira, beren borondatez eta modu informalean, interes komuneko gai zehatzetan modu praktikoan esperimentatzeko.

GJHak gidari direla, BBK Kunan egingo diren PIKetan ikasi egingo da, ezagutza berria sortuko da, jakintzak trukatuko dira eta parte-hartzaileek konplizitateak sortuko dituzte erronkei elkarlanean heltzeko.

Praktikara bideratutako Ikaskuntza Komunitateek pilotu bat izango dute abiapuntu, garrantzi handiko eta eragin handiko gai bat ardatz izango duena: Pobrezia Menstruala edo hilekoaren inguruko pobrezia, ikusezin bihurtutako gaia, tabuz eta aurreiritziz betea, mundu osoko emakume eta neska asko diskriminatuta sentitzen direlarik horregatik. 

BBK Kunako PIKek hainbat gai jorratuko dituzte, hainbat modutan eta hainbat pertsonarekin, beti ikasteko, gogoeta partekatutik elikatzeko eta pentsamendu, eztabaida eta elkarrizketarako gune bat aktibatzeko helburuarekin, aldaketaren ezinbesteko katalizatzaileak baitira.

Herritar guztiei irekitako proiektua da hau. BBK Kunatik, gure PIKetan parte hartzeko interesa duten pertsona guztiak gonbidatzen ditugu zentrora hurbildu eta ikaskuntzak partekatzera.  Gainera, hurrengo komunitateetan garatu daitezkeen gaien proposamenak jasotzeko irekita dauden guneak izango dira. 

Argibide gehiago: kuna@bbk.eus