Loading Ekitaldiak

BBK Open Science Fest

BBK Open Science Fest-ek aukera ematen du zientzia irekia eta parte-hartzailea, baita horrek mundu hobea eta jasangarriagoa lortzeko motor gisa sortzen dituen aukerak ere, ezagutu, partekatu eta horietaz gozatzeko.

Data 07/06/21 – 13/06/21

Ordua 10:00 – 20:30h

Partekatu

Bizkaiko zientziaren eta gizartearen arteko topagunea

Zientzia ireki eta parte-hartzailearen jaialdi honek aukera ematen die herritar guztiei zientzia, teknologia eta berrikuntzarekin gozatzeko, sozializatzeko eta ikasteko, eta mugimendu globalak ezagutzeko, hala nola herritarren eta komunitatearen zientzia, gizarte-berrikuntza, naturalismo digitala eta askoz gehiago.

Nori zuzendua dago jaialdia?

Familiak eta haurrak
BBK OSF´21 jaialdiaren programazioa familientzat eta gaztetxoenentzat da. Gainera, zientzia-show eta -jarduera asko izango dira, etxetik ere, erraz eta seguru, jarraitu eta egin ditzakezuenak osagaiak prest baldin badituzue.

Ikastetxeak
BBK OSF ’21ek zientzian hezkuntza esperimentalari eta hezkuntza-berrikuntzari zuzendutako eskaintza du. Hezkuntza-langileei edo ikasleei zuzendutako saioetan parte har dezakezu, online edo aurrez aurre, hezkuntzako proposamen berritzaileenetako batzuk ezagutzeko, zientzia-showetan parte hartzeko, tailerrak egiteko eta elkarrizketa irekietan zure ikuspegi eta esperientziaren ekarpena egiteko.

Enpresak, profesionalak eta ekintzaileak
BBK OSF ’21ek ekintzailetzari zuzendutako eskaintza du, oinarri zientifiko, teknologiko eta sozialarekin. Jaialdia guztion ongia bilatzen duten ideia, produktu, zerbitzu, eredu eta irtenbide berritzaileen erakusleiho izango da, batez ere zientzia eta teknologia irekiak erabiltzen eta sustatzen badituzte.

Zientzia zaleak
BBK OSF ’21ek edonork ikasi, partekatu eta zientzia praktikatzeko eskaintza du.  Zientzia irekia, herritarra eta komunitarioa partekatzeko eta horretaz gozatzeko topaketa izango da. Zientzia-jarduera praktikoak egongo dira, eta horietan parte hartu ahal izango duzu.

“Zientziatakoa” ez den jendea
Zientzia gurekin da bizitzako alderdi guztietan. Jakin-mina baduzu, eta ikasteko eta esperimentatzeko gogoa, orduan gustuko duzunarekin lotutako jardueren eskaintza zabala aurkituko duzu jaialdian. Zientzia zaila, aspergarria eta “letratakoentzat” ez delako estigma hausten du BBK OSFek.

Próximos eventos

Ekitaldi guztiak

Magic Textiles

Fashion Revolution Week 2024

Cestería artesanal

Fashion Revolution Week 2024

Fuckup Nights Bilbao Vol. III

Fuckup Nights mugimendu global bat da, porrot profesionalaren istorioak partekatzen dituena.

Txizatoki bat eszenatokian

Patxo Telleriaren testua eta Patxok berak antzeztua.

Haurkuna: Puxika arraina

TAILER ARTISTIKOA ETA ESKU- ETA OIN-JOLASAK

Dann Hoyos

Kontzertua

Haurkuna: 17 dira

ERANSKAILU-TAILERRA

Edu Basterra

Kontzertua