Haurkuna: Etorkizuneko zirkoa
JOSTAILU-TAILERRA
Jardunaldiaren helburua da Eusko Jaurlaritzak Ihoberen bidez landutako klima-tresnak eta -zerbitzuak Euskadiko eragile guztien eskura jartzea. Jardunaldi honetan, eskura dauden tresna nagusiak azalduko dira, eta agenteen eskaera jasoko da prestakuntza espezifikoko hurrengo jardunaldietarako edo etorkizuneko tresna eta zerbitzuetarako.
Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Legearen aurreproiektuaren helburua da “esparru juridiko egonkorra ezartzea Euskadin klima-neutraltasuna lortzeko 2050. urtean beranduenez, eta lurraldeak klima-aldaketarekiko duen erresilientzia handitzea…” betebeharrak ezarriz eta eragile desberdinek klima-ekintzan duten zeregina antolatuz. Klima-aldaketa zeharkako arlo bat izanik, koordinazioa eta kogobernantza arrakastaren faktore kritikoak dira. Moldatzeari dagokionez, klima-arriskua epe labur, ertain eta luzeko lan-eremua izanik, aurrea hartzeak eta ezagutzak aukera emango digute hari ahalik eta modu egokienean aurre egiteko.
Ihobe Sozietate Publikoak klima-ekintzarako tresnak eta bitartekoak landu izan ditu bere historian zehar, batzuetan enpresei zuzenduak edo udalerriei, eta beste batzuetan publiko anitz edo espezializatuagoari. Tresna horien guztien ezaugarri komuna da etorkizuneko lege-eskakizun batzuk betetzen laguntzeko diseinatuta daudela, eta aukera ematen dutela lanak egiteko, hasi diagnostikotik eta ekintzaraino.
Erabiltzaileen profil desberdinen artean tresna horiek hartzea eta erabiltzea oso hedatuta dago, eta batzuetan informazioa zabaldu edo zalantzak argitu behar izaten dituzte, tresna horiek behar bezala aprobetxatzeko. Tresna-multzoa zabaltzeko eta horiek erabiltzeko trebatzeko jardunaldiei esker, tresna horien erabilgarritasuna hobeto ulertuko da eta horiek modu eraginkorragoan erabili ahal izango dira.
Gai-zerrenda:
11:00-11:15 Aurkezpen instituzionala
Amaia Barredo, Ingurumen eta Jasangarritasuneko Sailburuordea. Eusko Jaurlaritza
Adolfo Uriarte, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria. Eusko Jaurlaritza.
Diagnostiko-tresnak
11:15-11:30 Karbono-aztarnaren tresnak (antolakuntza, udalerria, udala, eskualdea, herritarrak, xurgapenak)
Mª Luz Gómez, Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza
11:30-11:50 Klima-tresnak: Agertokiak, udal-kalteberatasuna, Euskadiko kostaldearen kalteberatasuna eta arriskua
Carlos Castillo, Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza
Klima-ekintzarako tresnak
11:50-12:00 Tokiko klima eta energia planak egiteko gida
Miriam Arrizabalaga, Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate. Eusko Jaurlaritza Publikoa
12:00-12:10 Gidak eta jardunbide egokiak konponbide naturaletan
Ainhize Butrón, Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza
12:10-12:20 Euskal kostaldean klima-aldaketara moldatzeko bideak
Carlos Castillo, Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza
12:20-12:30 Enpresetarako egokitzapen-planak
Mª Luz Gómez, Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza
12:30-12:45 Galde-txanda 12:45: Jaurnaldiaren itxiera