Loading Ekitaldiak

Jatorki Abesbatza 50. urteurrena – 50. aniversario

Sarrera doan lekua bete arte.

Data 04/11/23

Ordua 19:30h

2023an Jatorki Abesbatza bere berrogeita hamargarren urteurrena ospatzen ari da.

Herri, errai, erro da azken urteotan abesbatzak urtero antolatzen duen ekitaldi nagusiaren leloa; Emanaldi hau Agiña memoriala dugu. Elkartearen berrogeita hamargarren urteurrena izanik, eta denboran sendotzeko asmoz, Herri, errai, erro leloak Jatorkiren urteko lau kontzertu adierazgarri bildu nahi ditu: “Udaberrikoa”, “Agiña Memoriala”, “Ganbaran” eta “Gabonak”.

Herri, errai, erro. Hiru hitz sendo. Tradizioa, indarra, sustraia, antzematen den izakera, aipatzen dute. Jatorkiren bereizgarria da. Geure kultura sakon bizi, barneratu eta aintzat hartu nahi dugu: euskal kultura, euskal musika, munduan zehar, guztiontzat egina. Euskal musika munduan. Eta munduko musikak euskal kulturan.

Herri, errai, erroa: “Ganbaran”: Jatorkik aurten lehen aldiz antolatzen duen ziklo hau, Kuna Etxean egingo da. Emanaldi honek formatu txikian agertzen diren abesbatzek eskeintzen duten musika zaindu nahi du, eta, nolabait, egungo gizarte-politikekin bat datozen estrategiak eta balioak bistaratzea ahalbidetuko du. Kasu honetan, emakumearen presentzia otxotismoaren munduan, tradizioz gizonezkoei erreserbaturiko eremua. Aurten gurekin izango dugu Astigarragako Eragiyok taldea, gizonezkoek osatua, eta beraiek duten kalitateagatik euskal Autonomia Erkidegoan erreferentea dena .

Ohore handia da Jatorki Abots Zuriak taldearentzat Herri, errai, erro-renlehen kontzertua antolatzea: Kuna Etxeko Ganbaran ospatuko da emanaldia. Bilbo Zaharreko bihotzean dagoen eraikin enblematikoa dugu hau, garai baten erreferente izan bait da gizarte-bazterkerian bizi izan diren hainbat haurren eskolaurreko hezkuntzan.

Jatorki Abots Zuriak taldeak Pedro Guallarren La primavera besaba obra estreinatuko du kontzertu honetan, Antonio Machadoren poemari musika jarriz. Poema honetan, Machadok gaztetan izan zituen abaguneei buruzko atsekabeaz hitz egiten digu. BBK fundazioak aurten antolatu duen konposizio-lehiaketarako idatzi du obra hau Pedro Guallarrek.

Partekatu

Próximos eventos

Ekitaldi guztiak

Biharko etxea

Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren ikuspegi eraikitzailea.

Bideodromo 2024

NAZIOARTEKO ZINE ETA BIDEO ESPERIMENTALEN JAIALDIA

Haurkuna: Robot craf

PAPEREZKO SORKUNTZA-LANAK

Haurkuna: Future showroom

GENERO-INDARKERIAREN AURKAKO SORKUNTZA- ETA SENTSIBILIZAZIO-TAILERRA

BBK network afterwork: Christmas edition

BBK network talentuaren eta inpaktu-ekintzailetzaren sare nagusia da Bizkaian. Eman izena eta zabaldu zure kontaktuen sarea!