Pandemia osteko Liburu Zuria: erresilientzia-mekanismoak eta ongizate-estatua koronabirus osteko munduan
William Turner margolariaren eskutik eta bere "Ulises Polifemori iseka egiten" (Ulysses Deriding Polyphemus) lanaren bidez, koronabirusaren pandemiak ongizate-estatuan zelan eragin duen eztabaidatuko dugu.
Erresilientzia-mekanismoei eta ongizate-estatuari buruzko workshopak helburu bikoitza du: koronabirusaren pandemiaren eraginaz eztabaidatzea eta hausnartzea, bai ikuspegi instituzionaletik, bai herritarrek bizitako esperientziatik. Horretarako, alde batetik, pandemiak ongizate-estatuan duen eraginaren azterketaren lehen emaitzak aurkeztuko ditugu, gobernantza demokratikoaren ereduak barne, eta, bestetik, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako landa-lanari buruzko lehen emaitzak ere bai. Gainera, hiru adituren ekarpena izango dugu gizarte demokratikoetako zaintza-ereduei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko:
Judit Vall, Bartzelonako Unibertsitateko Ekonomia Fakultateko irakaslea eta Fundació IEB eta Universitat Pompeu Fabrako Cres fundazioetako ikertzailea.
Marga León, Bartzelonako Unibertsitateko Gobernu eta Politika Publikoen Institutuko (IGOP) irakasle eta ikertzaile seniorra.
Etorri zaitez Behotsik orkestrak datorren maiatzaren 9an goizeko 12:00etan BBK Kunan antolatutako instrumentu tailerrera. Haurrek orkestra osatzen duten instrumentu desberdinak jotzeko aukera izango dute, ipuin musikal batez gozatuko dute eta […]
Etorri zaitez Behotsik orkestrak datorren maiatzaren 18an goizeko 12:00etan BBK Kunan antolatutako instrumentu tailerrera. Haurrek orkestra osatzen duten instrumentu desberdinak jotzeko aukera izango dute, ipuin musikal batez gozatuko dute eta […]